Adelina Zendejas Gómez

Adelina Zendejas Gómez
Bizitza
JaiotzaToluca de Lerdo, 1909ko abenduaren 16a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMexiko Hiria, 1993ko martxoaren 4a (83 urte)
Hezkuntza
HeziketaMexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa Doktoretza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta aktibista
Jasotako sariak
ikusi
  • Premio Nacional de Periodismo de México  (1988)
KidetzaFrente Unico Pro Derechos de la Mujer (en) Itzuli
Izengoitia(k)Yolia

Adelina Zendejas Gómez (j. Toluca ; 1909ko abenduaren 16a - f. Mexiko Hiria ; 1993ko martxoaren 4an ) irakasle, kazetari eta aktibista mexikarra izan zen.[1] Emakumeek historian izan zuten papera erreskatatu zuen lehen ikertzaileetakoa. Kazetaritzako Sari Nazionala jaso zuen 1988an. Berak idatzitako epitafioak bere bizitza eta lana laburbiltzen ditu:

«Emakumeen eta haurren eskubideen aldeko borrokalari nekaezina. Emakume iraultzailea eta materialismo dialektikoagatik kondenatua»[2]

Biografia

Carmen Gómez eta Manuel Zendejasen alaba, Adelinak eskolan ikasi zuen eta batxilergoa amaitu zuen emakumezko ikasleak gutxiengoa ziren garaian. Mexikon institutuan sartu ziren lehen 100 emakumezkoetariko bat izan zen. 19 urte zituela, Mexikoko Unibertsitate Autonomo Nazionaleko (UNAM) Filosofia eta Letren Fakultatean sartu zen eta bertan Filosofian Doktore titulua lortu zuen.

Hainbat kargu publiko izan zituen, horien artean Langileentzako Tailer Eskolako zuzendaritza. Langileen Munduko Lehen Konferentziako delegatua izan zen eta 1975ean Emakumeen Nazioarteko Urtea zela eta hainbat erakunde koordinatu zituen.

Emakumeen Eskubideen aldeko Fronte Batuaren sortzaileetako bat izan zen, eta horren bidez, bere bizitza eskaini zuen emakume mexikarrek botoa emateko eskubidea izan eta horrela hiritartasuna eskura zezaten. Sobietar Batasuneko Adiskidetasun eta Kultur Elkartrukerako Institutuaren sortzailea eta presidentea izan zen 1964tik 1974ra.[3]

Kazetaritza lana

19 urte zituela, filosofia ikasten hasi zenean, kazetari ibilbidea ere hasi zuen El Universal Gráfico-n, hil zen arte egin zuen lanbidea.

Kazetaritzan, Adelina Zendejasek hezkuntzari buruzko gaiak jorratu zituen, emakumeen, nesken eta mutilen eskubideak. Mexikoko hainbat egunkaritan kolaboratu zuen, hala nola El Universal Gráfico, El Nacional, El Universal, Excélsior eta El Dían.

1956an bi aldizkari sortu zituen: Magisterio y La Maestra .1976an, El Día egunkarian "Ellas y la vida " zutabea sortu zuen eta, bertan, Yolia ezizenarekin, emakumeen egoera soziala eta genero desberdintasunak idatzi zituen . Canal 11ko "Enlace" albistegiko iruzkinlaria izan zen (1981) eta Excelsior-eko "Binomio" zutabearen editorea (1983).

Horrekin batera, "La Triple Jornada" eta "doble Jornada" bultzatu zituen. Gehigarri feminista hori 1987an hasi zen Mexikon, herrialdeko ezkerreko "La Jornada" izeneko egunkari batean.[4]

Heriotza

1993eko martxoaren 4an hil zen 84 urte zituela Mexiko Hirian.[5]

Sariak

  • 1975ean, SESBeko herriekin Adiskidetasuneko eta Kultura Trukeko Sozietateen Batasunaren Beteranoen Domina jaso zuen. 1988an Kazetaritza Sari Nazionala jaso zuen, 60 urtez lanean aritu ondoren.

Argitalpenak

  • La mujer en la Intervención Francesa 1962
  • Frida Kahlo en la preparatoria
  • Las luchas de la mujer mexicana (de 1776 a 1976)
  • La guerra: delincuencia infantil y juvenil
  • La crisis de la educación en México

Erreferentziak

  1. «Adelina Zendejas: maestra, periodista y militante – cimacnoticias.com.mx» cimacnoticias.com.mx (Noiz kontsultatua: 2021-03-29).
  2. «Adelina Zendejas, más viva que nunca a 10 años de su muerte – cimacnoticias.com.mx» cimacnoticias.com.mx (Noiz kontsultatua: 2021-03-29).
  3. «Nace Adelina Zendejas Defensora de los derechos de las mujeres | Comisión Nacional de los Derechos Humanos - México» www.cndh.org.mx (Noiz kontsultatua: 2021-03-29).
  4. «Alaíde Foppa y Adelina Zendejas, pioneras del periodismo de género – cimacnoticias.com.mx» cimacnoticias.com.mx (Noiz kontsultatua: 2021-03-29).
  5. «Muere Adelina Zendejas Periodista, escritora, feminista y defensora de los derechos de las mujeres | Comisión Nacional de los Derechos Humanos - México» www.cndh.org.mx (Noiz kontsultatua: 2021-03-29).

Kanpo estekak

  • Emakume komunistak Mexikon 1930eko hamarkadan, Oikión Solano Verónica (2015), Pacarina del Sur [Linean], 7. urtea, zk. 25, 2015eko urria-abendua. ISSN: 2007-2309.
  • Mexiko-SESB Institutua ez da desagertuko[Betiko hautsitako esteka], 1992/01/1992 prozesuan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q30099220
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 285727183
  • ISNI: 0000000391792316
  • Wd Datuak: Q30099220