Ana Guerra

Ana Guerra

(2018)
Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAna Alicia Guerra Morales
JaiotzaSan Cristóbal de La Laguna, 1994ko otsailaren 18a (30 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikagilea, aurkezlea eta aktorea
Parte-hartzailea
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuaahotsa
gitarra
pianoa
Zeharkako txirula
claves (en) Itzuli
DiskoetxeaUniversal Music Group

anaguerraoficial.com
IMDB: nm9380740 Twitter: anaguerra Instagram: anaguerramusic Telegram: anaguerrawarmusic Youtube: UCluC_MjkxIvvH6AUiP__tKQ Spotify: 3MRynBsyLGzv3IQ9Fip6hO iTunes: 353485786 Musicbrainz: 67158463-7136-4204-8a07-d65959594e92 Discogs: 6371626 Allmusic: mn0003683993 Deezer: 364890 Edit the value on Wikidata

Ana Alicia Guerra Morales (San Cristóbal de La Laguna, Tenerife, Espainia, 1994ko otsailaren 18a) Ana Guerra izenez ezaguna, abeslaria eta konpositorea da, ospetsua Operación Triunfoko bederatzigarren edizioan parte hartu zuelako eta bosgarren bukatu zuelako. 2018ko Eurovision Abesti Lehiaketan Espainia ordezkatzeko sei hautagaietako bat izan zen, "El remedio" kanta bakarka abestuta eta "Lo malo" kanta Aitana Ocañarekin batera abestuta.

Lo malo singleak hirugarren bukatu zuen, botoen % 26rekin;[1] Espainiako musika zerrendetan lehen postua lortu zuen; eta platinozko bost disko lortu zituen, 200.000 erosketa digitalekin.[2][3]

Biografia

Ana Guerra txikitatik murgildu da musikan, batez ere aitaren eraginez. Joera hori abestiak ikasteko erreztasunez islatu zen lehen unetik. Ikasketa klasikoak ere eginak ditu, Santa Cruz Tenerifeko Kontserbatorio Profesionalean, zortzi urtez, zehar txirularen ikasketak egin baitzituen. Lanaren ikuspuntik mota askotako lanbideak izan ditu: lurrindegi batean, kamarera, musikaletan aktorea...

2002an, zortzi urte zituenean, lehen aldiz agertu zen telebistan, Alonso Caparrósek aurkezten zuen Menudas estrellas saioan. Gero, Teresa Rabalen Veo veo eta Telecincoko A tu lado saioetako aktuazioak etorri ziren. Azken horretan ekoizle batek aitari musika ikasketak egin behar zituela aholkatu zion. Aldi berean, Kanariar uhartetan egin diren ekimen askotan ezagutu da bere presentzia: Tenerifeko Orkesta Sinfonikoarekin Gabon Kontzertuan, Santa Cruz Tenerifeko Inauterietan, bideoklip desberdinetan, Jesucristo Superstar eta Evita musikaletan...[4] 2015ean Madrilera joan zen, han aukera handiago izan zituela jakinez.

2017an, Operación Triunfo saioan onartua izan zen eta horrek ezagutzera emateko aukera eman zion. 16 partaideen artean, talent show horretan, bosgarrena gelditu zen. Urte berean OTren giran ibili zen Espainia osoan. Halaber, 2018ko Eurovision Abesti Lehiaketan hartu zuen parte, hirugarrena geldituz.

Ondoren, abeslaria grabazio eta saio desberdinetan aritu da. Esaterako, Fugitiva telesailaren soinu bandan.[5]

Diskografia

Estudioko albumak

  • 2019: Reflexión
  • 2021: La luz del martes
  • 2023: Érase una vez

Singleak

  • 2018: «Lo malo» (Aitanarekin batera). Disko honek arrakasta handia izan zuen Espainian, 2018an bost platinozko diskoak bilduz.[6]
  • 2018: «Ni la hora» (Juan Magánekin batera)
  • 2018: «Bajito»
  • 2019: «Sayonara» (Mike Bahíarekin batera)
  • 2019: «Culpable o no» (Luis Cepedarekin batera)
  • 2020: «Tarde O Temprano»
  • 2020: «Listo va» (Léricarekin batera)
  • 2021: «Tik-Tak»
  • 2023: «Si me quisieras»
  • 2023: «Tiempo de Descuento»

Kolaborazioak

  • 2018: «Camina» (Aitana, Alfred, Amaia eta Miriam Rodríguezekin batera)
  • 2018: «El mundo entero» (Agoney Hernández, Aitana, Mimi Doblas, Raoul Vázquez eta Maikel Delacallerekin batera)
  • 2019: «Desde que te vi» (David Bustamanterekin)
  • 2019: «El Viajero (Remix)» (Nabález eta Yerarekin batera)
  • 2019: «Acepto Milagros» (Tiziano Ferrorekin)
  • 2020: «Robarte el Corazón» (Bombairekin)
  • 2020: «Dos segundos» (Hueccorekin)
  • 2020: «Los amigos no se besan en la boca» (Lassorekin)
  • 2020: «¡Contigo siempre es Navidad!» (Raphael, Bely Basarte, María Parrado, Luis Cepeda, Antonio José eta Miriam Rodríguezekin batera)
  • 2021: «Peter Pan» (David Oterorekin)
  • 2022: «Voy a pensar en ti» (Fran Perearekin)

Soinu-banda

  • 2018: «Fugitiva» (Fugitive seriearen doinua)
  • 2020: «En el amor todo es empezar» (Explota, explota filmaren soinu banda)
  • 2020: «Historias que nos unen» (Disney Gabonetako laburra)

Birak

  • 2018: Operación Triunfo 2017
  • 2019: ImaginBank, Luis Cepedarekin
  • 2019: Reflexión

Lanak

  • Guerra, Ana (2019): Con una sonrisa. Planeta argitaletxea.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Puntuaciones de las canciones candidatas a Eurovisión 2018» El Correo 2018-01-30 (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  2. (Gaztelaniaz) «EL HORMIGUERO 3.0 - Aitana y Ana Guerra reciben su primer Disco de Platino por su single 'Lo malo'» Antena3 2018-04-04 (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  3. (Gaztelaniaz) «Los 'triunfitos', distanciados en su despedida televisiva» ELMUNDO 2018-09-12 (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  4. https://www.elmundo.es/television/2018/03/16/5aaacb21468aeb196f8b4697.html
  5. https://web.archive.org/web/20180707172553/https://www.elespanol.com/bluper/noticias/asi-suena-cancion-ana-guerra-cabecera-serie-fugitiva
  6. https://www.vinilonegro.com/2018/11/lo-malo-de-aitana-y-ana-guerra-primera-cancion-certificada-con-5-discos-de-platino-en-2018-en-espana/

Kanpo estekak

  • Ana Guerra, Webgune ofiziala.
  • Ana Guerra erabiltzailearen profila, Twitter zerbitzuan.
  • Ana Guerraren profila, Instagram zerbitzuan.
  • Ana Guerraren datuak, Internet Movie Database datu basean.
  • Ana Guerra, YouTubeko kanala.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q55078258
  • Commonscat Multimedia: Ana Guerra / Q55078258

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 5347157527368727300005
  • ISNI: 0000000475857746
  • Wd Datuak: Q55078258
  • Commonscat Multimedia: Ana Guerra / Q55078258