André Bareau

André Bareau
Bizitza
JaiotzaSaint-Mandé, 1921eko abenduaren 31
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 14. barrutia, 1993ko martxoaren 2a (71 urte)
Hezkuntza
HeziketaCollège de France
Doktorego ikaslea(k)Môhan Wijayaratna (en) Itzuli
Pierre Arènes (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna
Enplegatzailea(k)Collège de France  (1971 -  1991)
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa

André Bareau, (Saint-Mandé, 1921ko abenduaren 31 – 1993ko martxoaren 2a), frantses filosofoa eta budismoaren ikertzailea izan zen.[1]

Biografia

Irakasle izateko ikasketak egiten hasi zen, baina filosofiak erakartzen zuen eta filosofiaren bideari ekin zion. Indiar pentsamenduari buruz zuen interesa zela-eta, sanskrito eta pali hizkuntzak ikasten hasi zen, eta ondoren, txinatarra eta Tibetera. Jean Filliozat eta Paul Demiéville izan zituen irakasle, eta haiekiko lotura nabarmen ikus daiteke bere lanetan. Hala ere, Les Conciles bouddhiques (1955) lanean zalantzan jartzen ditu haien iritzi batzuk. Bareauek sakon aztertu zituen budismo-eskola desberdinen arteko jarrerak. Ikerketa horren erakusgarri da Les Sectes bouddhiques du Petit Véhicle (1955). Bareauren metodo zorrotzari esker, Budaren biografiaren inguruan sortu diren elezaharrak argitu ahal izan dira. Idatzietara ez mugatzearren epigrafista eta arkeologo egin zen, Maisuaren erromesaldien arrastoa jarraitu, zuen eta budismoaren geografia bat osatzen saiatu zen. Baina gaixotasunak lan horretan aurrera jarraitzea eragotzi zion. Budismoaren alderdi guztiak ezagutzen zituen, eta dotrinetan ez ezik erlijioaren jarraitzaileengan ere jartzen zuen arreta. Bereziki aztertu zituen Asiako hegoaldeko gaur egungo komunitateak, bai zingaliarrak, bai kanbodiarrak. 1966an Les Religions de l´Inde (3. alea, Indiako erlijioak) idatzi zuen Payot Historia Liburutegirako, eta 1970ean, Pléiaderako Histoire des religions (1. alea, Erlijioen historia). Baina Bareauren gai gustukoena Buda bera da, eta hari bi lan eskaini dizkio: Bouddha (1962) eta En suivant Bouddha (1985, Budaren atzetik).

Obra

  • Les Sectes bouddhiques du petit véhicule, Paris, 1955
  • Bouddha, Seghers, 1962
  • Recherches sur la biographie du Buddha dans les Sutrapitaka et les Vinayapitaka anciens : de la quête de l'Éveil à la conversion de Sariputra et Maudgalyayana, PEFEO, vol. LIII, Paris, 1963
  • En suivant Bouddha, Éditions Philippe Lebaud, 1985
  • Le Bouddhisme indien, coll. Les religions de l’Inde, Paris, Payot, 1985

Erreferentziak

  1. Charles S. Prebish: The A to Z of Buddhism. New Delhi, Vision Books,‎ 2003, 280. or. ISBN 978-81-7094-522-2
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • (Frantsesez): André Bareau Jean-François Belzile ikusita.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2847212
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 32017401
  • ISNI: 0000000121266818
  • BNF: 12058448h (data)
  • GND: 1056974133
  • LCCN: n85221768
  • SUDOC: 028829573
  • ICCU: CFIV061939
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 00780/eu_b_0888/b0888
  • Bilduma digitalak
  • Persée: 8130
  • Wd Datuak: Q2847212