Ane Mintegi

Ane Mintegi
Bizitza
JaiotzaIdiazabal, 2003ko urriaren 24a (20 urte)
Herrialdea Gipuzkoa
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
 

Ane Mintegi del Olmo (Idiazabal, 2003ko urriaren 24a) tenis jokalaria da. 2021. urtean Wimbledongo txapelketa irabazi zuen gazte mailan.

Ibilbidea

Antonio Sarasola entrenatzailearen eskutik hasi zen tenis munduan, eta ondoren Alberto Berasategirekin jarraitu zuen Valldoreix-en entrenatzen. Estatu mailako tenis promesa handienetako bat da.[1]

2019tik aurrera Grand Slama osatzen duten lau txapelketa handietan hartu du parte, gazte mailan, hala bakarka nola binaka. 2019an eta 2021ean Roland Garrosen hirugarren itzulia jokatzera iritsi zen eta 2021. urtean gazte mailako Wimbledongo txapelketa irabazi zuen, finalean Nastasja Schunk alemaniarra 2–6, 6–4, 6–1 emaitzaz garaituta.[2]

Txapelketak[3]

2013

  • Finalista TTK S10 Master Nazionalal
  • Finalista TTK S10 Alikante
  • Txapelduna TTK S10 Bilbo
  • Txapelduna TTK S10 Madril Sek
  • Txapelduna TTK S10 Zaragoza

2014

  • Txapelduna TTK S12 Bilbo

2015

  • Txapelduna Rafa Nadal S12 Zaragoza
  • Txapelduna Euskadi S12
  • Txapelduna Rafa Nadal S12 Valldoreix
  • Txapelduna TTK S12 Zaragoza
  • Txapelduna Rafa Nadal S12 Bartzelona

2018

  • Txapelduna Cairo S18 (EGY)
  • Txapelduna Jug Open S18 (MKD)
  • Txapelduna Skopje S18 (MKD)
  • Finalista binakakoak Skopje S18 (MKD) (c S Costache)

2019

  • Finalista binakakoak Tunis S18 (TUN) (c L Llinares)
  • Txapelduna Porto Alegre S18 (BRA)

2021

  • Txapelduna Wimbledon

Erreferentziak

  1. «Blog Murciego: Ane Mintegi, la tenista que ‘dibujó’ su propia historia» Eurosport Espana 2020-02-14 (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  2. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-07-11). «Ane Mintegik Wimbledon irabazi du junior mailan, Schunk alemaniarra mendean hartuta» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
  3. (Gaztelaniaz) Laguardia, Isabel. «Palmarés de Anne Mintegi» TeniSpain.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).

Kanpo estekak

  • Ane Mintegi: Berriro tenislari Berria, 2023.10.24
  • Ane Mintegi: Mujeres pioneras. Aún nos queda un largo camino por delante. Correo 2024.03.08
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q89288719
  • Wd Datuak: Q89288719