Annemarie Moser-Pröll

Annemarie Moser-Pröll

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaKleinarl, 1953ko martxoaren 27a (71 urte)
Herrialdea Austria
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile alpinoa
Parte-hartzailea
  • alpine skiing at the 1972 Winter Olympics – women's downhill (en) Itzuli
    alpine skiing at the 1980 Winter Olympics – women's downhill (en) Itzuli
    alpine skiing at the 1972 Winter Olympics – women's giant slalom (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Skieur d'or  (1971)
    Grand Decoration of Honour for Services to the Republic of Austria Grand Decoration of Honour for Services to the Republic of Austria

annemarie-moser-proell.at
IMDB: nm0608546 Discogs: 1962162 Olympic.org: annemarie-proll Edit the value on Wikidata

Annemarie Moser-Pröll (Kleinarl, 1953ko martxoaren 27a) Austriar eskiatzaile erretiratua da. Hainbat sari irabazi ditu: Urrezko domina olinpiko bat, 5 Munduko Txapelketa, 6 Munduko Kopa eta 62 garaipen Eski Alpetarreko Munduko Kopan.

Kirol ibilbidea

Bere ibilbidean, Moser-Pröll sei aldiz izan zen Munduko Kopako txapeldun, horietako bost jarraian (1971-75). Banakako Munduko Kopako 62 garaipen lortu ditu, emakumezkoen mailan Mikaela Shiffrin eta Lindsey Vonnen atzetik hirugarren. Izena eman duen lasterketen %35,4[1] irabazi ditu, portzentaje hau munduko bigarrena da Mikaela Shiffrinen %37,5[2] onenaren ondoren. Bost aldiz izan da munduko txapelduna (Hiru aldiz jeitsieran eta bi aldiz konbinatuan) eta urrezko domina olinpiko ere irabaiz du. Eskiatzaile guztien artean, bera da diziplina bakarrean jarraian lasterketa gehien irabazi dituena: hamaika jaitsiera lasterketa: 1972-73 Munduko Kopako denboraldiko zortziak eta hurrengo denboraldiko lehen hirurak.

Irabazi zuen urrezko domina olinpikorako bidea nahiko luzea izan zen: 1972ko Sapporoko Neguko Olinpiar Jokoetan, jaitsiera eta Eslalom erraldoirako faborito garbia zen, baina bi probetan bigarren geratu zen Marie-Theres Nadig eskiatzaile suitzarraren atzetik. Orokorrean eta jeitsierako bosgarren titulua jarraian irabazi ostean, bere kirol ibilbidea eten zuen bere aita zaintzeko.[3] 1975-76 Munduko Kopako denboraldi osoa galdu zuen, bere jaioterri den Austriako Insbruck-en egin ziren 1976ko Neguko Olinpiar Jokoak barne. 1976ko ekainean bere aita hil ondoren, eski lehiaketara itzuli zen eta laister kokatu zen onenen artean, bigarren sailkatuz. Munduko Kopa bi denboraldiz (1976-77 eta 1977-78) eta 1979an seigarren aldiz titulu orokorra irabazi zuen. AEBko Lake Placid hirian ospatu ziren 1980ko Neguko Olinpiar Jokoetan bere karrera aparta amaitu zuen jaitsieran urrezko domina irabaziz[4]. 1972ko Marie-Theres Nadig lehiakidea berarekin podiumena zela brontzezko domina gisa.

Palmaresa

Neguko Olinpiar Jokoak

Campeonatos Mundiales


Munduko Kopa

Sailkapen orokorra

  • 1968-1969: 16. postua
  • 1969-1970: 6. postua
  • 1970-1971: 1. postua
  • 1971-1972: 1. postua
  • 1972-1973: 1. postua
  • 1973-1974: 1. postua
  • 1974-1975: 1. postua
  • 1976-1977: 2. postua
  • 1977-1978: 2. postua
  • 1978-1979: 1. postua
  • 1979-1980: 2. postua

Diziplina ezberdinetako sailkapena (10 onenak)

  • 1968-1969:
    • Jaitsiera: 5. postua
  • 1969-1970:
    • Eslalon Erraldoia: 3. postua
    • Jaitsiera: 8. postua
  • 1970-1971:
    • Jaitsiera: 1. postua
    • Eslalon Erraldoia: 1. postua
    • Eslalona: 3. postua
  • 1971-1972:
    • Jaitsiera: 1. postua
    • Eslalon Erraldoia: 1. postua
    • Eslalona: 9. postua
  • 1972-1973:
    • Jaitsiera: 1. postua
    • Eslalon Erraldoia: 2. postua
  • 1973-1974:
    • Jaitsiera: 1. postua
    • Eslalona: 5. postua
    • Eslalon Erraldoia: 7. postua


  • 1974-1975:
    • Jaitsiera: 1. postua
    • Eslalon Erraldoia: 1. postua
    • Eslalona: 4. postua
  • 1976-1977:
    • Jaitsiera: 2. postua
    • Eslalona Erraldoia: 5. postua
  • 1977-1978:
    • Jaitsiera: 1. postua
    • Eslalon Erraldoia: 5. postua
    • Eslalona: 8. postua
  • 1978-1979:
    • Jaitsiera: 1. postua
    • Eslalona: 8. postua
  • 1979-1980:
    • Jaitsiera: 2. postua
    • Konbinatua: 2. postua
    • Eslalona: 8. postua
    • Eslalon Erraldoia: 7. postua

Munduko Kopan irabazitakoak (62)

Jaitsiera(36)
DATA LEKUA
1971ko otsailak 18 Sugarloaf
1971ko otsailak 19 Sugarloaf
1971ko abenduak 3 St. Moritz
1971ko abenduak 17 Sestriere
1972ko urtarrilak 12 Bad Gastein
1972ko urtarrilak 18 Grindelwald
1972ko otsailak 25 Crystal Mountain
1972ko abenduak 7 Val-d'Isère
1972ko abenduak 19 Saalbach
1973ko urtarrilak 9 Pfronten
1973ko urtarrilak 10 Pfronten
1973ko urtarrilak 16 Grindelwald
1973ko urtarrilak 9 Chamonix
1973ko otsailak 1 Schruns
1973ko otsailak 10 St. Moritz
1973ko abenduak 6 Val-d'Isère
1973ko abenduak 19 Zell am See
1974ko urtarrilak 5 Pfronten
1974ko urtarrilak 23 Bad Gastein
1974ko abenduak 12 Cortina d'Ampezzo
1975ko urtarrilak 10 Grindelwald
1976ko abenduak 15 Cortina d'Ampezzo
1977ko urtarrilak 8 Pfronten
1977ko urtarrilak 11 Garmisch-Partenkirchen
1978ko urtarrilak 6 Pfronten
1978ko urtarrilak 7 Pfronten
1978ko urtarrilak 13 Les Diablerets
1978ko martxoak 11 Bad Kleinkirchheim
1978ko martxoak 12 Bad Kleinkirchheim
1978ko abenduak 9 Piancavallo
1978ko abenduak 17 Val-d'Isère
1979ko urtarrilak 12 Les Diablerets
1979ko urtarrilak 17 Meiringen
1979ko urtarrilak 26 Schruns
1979ko martxoak 2 Lake Placid
1980ko urtarrilak 6 Pfronten
Eslalon Erraldoia (16)
DATA LEKUA
1970ko urtarrilak 17 Maribor
1971ko martxoak 10 Abetone
1971ko martxoak 11 Abetone
1971ko martxoak 14 Åre
1972ko urtarrilak 22 St. Gervais
1972ko otsailak 19 Banff
1972ko martxoak 1 Heavenly Valley
1972ko abenduak 20 Saalbach
1973ko urtarrilak 20 St. Gervais
1973ko martxoak 2 Mt. St. Anne
1974ko abenduak 7 Val-d'Isère
1975ko urtarrilak 9 Grindelwald
1975ko urtarrilak 11 Grindelwald
1975ko urtarrilak 19 Sarajevo
1975ko otsailak 23 Naeba
1978ko martxoak 17 Arosa
Eslalona (3)
DATA LEKUA
1971ko urtarrilak 4 Maribor
1971ko urtarrilak 29 St. Gervais
1979ko abenduak 19 Piancavallo
Konbinatua(7)
DATA LEKUA
1975ko urtarrilak 10 Grindelwald
1975ko urtarrilak 15 Schruns
1975ko urtarrilak 31 Chamonix
1976ko abenduak 16 Cortina d'Ampezzo
1979ko urtarrilak 19 Meiringen
1979ko urtarrilak 26 Schruns
1980ko urtarrilak 16 Arosa


Irudi galeria

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «MOSER-PROELL Annemarie - Athlete Information» www.fis-ski.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  2. (Ingelesez) «SHIFFRIN Mikaela - Athlete Information» www.fis-ski.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  3. (Alemanez) «Annemarie Moser-Pröll» stern.de 2003-12-02 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  4. (Gaztelaniaz) País, El. (1980-02-18). «Anne Marie Moser-Proell gano su primera medalla de oro olímpica» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-07-12).

Kanpo estekak

  • (Ingelesez):[Bideoa] Annemarie Moser-Pröll | Oro descenso | Lake Placid |1980an.
  • (Alemanez):[Bideoa, DE] Ski - Annemarie Moser Pröll
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q9586
  • Commonscat Multimedia: Annemarie Moser-Pröll / Q9586

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 45094798
  • GND: 118584464
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05004/eu_p_3212/p3212
  • Britannica: url
  • Kirolariak
  • COI: annemarie-proll
  • Wd Datuak: Q9586
  • Commonscat Multimedia: Annemarie Moser-Pröll / Q9586