Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna
Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna | ||
---|---|---|
Mota | awareness day (en) nazioarteko egun | |
Honen izena darama | Autismo | |
Commemorates (en) | Autismo | |
Indarraldi | 2008 - | |
Egun | Apirilaren 2 | |
Promulgatze | 2007ko abenduaren 18a | |
Antolatzailea | Nazio Batuen Erakundea | |
Webgune | un.org… |
Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna apirilaren 2an ospatzen da. Nazio Batuen Batzar Nagusiak sortu zuen, autismoa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko beharra nabarmentzeko, gizarteko kide diren aldetik bizitza betegarri eta atsegina izan dezaten.
Izan ere, gaixotasun horrek estigmatizazioa eta diskriminazioa eragiten jarraitzen du; besteak beste, Autismoaren Espektroko Nahasmendua (AEN) duten helduen %80 langabezian daudela uste da. Gaur egun, pertsona guztiei ez zaizkie lan-aukera berberak eskaintzen, eta autisten enpleguaren kasuan, diskriminazioa areagotu egiten da: ez dute behar adinako laguntzarik izaten lan-munduan sartzeko, ezta lanbide-heziketa egokia jasotzeko ere. Eta lana daukatenek ere zailtasun handiak izaten dituzte, lan-ingurunea ulertzen ez dutelako.
Autism Europeren arabera, AENk munduan jaiotako 100 haurretatik bati eragiten dio[1]; beraz, Euskal Herrian 28.000 pertsona inguruk dute nahasmendu hori.
Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna - 2021
2007ko abenduaren 18an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 62/139 Ebazpenean, "Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna apirilaren 2a izendatzea erabaki zuen. Egun hori urtero ospatzen da 2008tik aurrera".[2]
Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguneko gaiak
Urtea | Urte bakoitzeko gai nagusia |
---|---|
2021 | Lantokietako inklusioa. Pandemia ondoko erronkak eta aukerak |
2020 | Helduarorako trantsizioa |
2019 | Laguntza-teknologiak, parte-hartze aktiboa |
2018 | Autismoa duten emakumeak eta neskak ahalduntzea |
2017 | «Autonomiarantz eta autodeterminaziorantz» |
2016 | «Autismoa eta Agenda 2030: sartzea eta neuroaniztasuna» |
2015 | «Enplegua: autismoaren abantaila» |
2014 | Autismoari buruz kontzientziatzeko munduko eguna 2014 |
2013 | 2013ko Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna |
2012 | 2012ko Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna |
2011 | 2011ko Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna |
2010: | 2010eko Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna |
2009 | 2009ko Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna |
2008 | 2008ko Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna |
Antzeko ospakizunak
- Down Sindromearen Nazioarteko Eguna (martxoaren 21a)
- Autisten Harrotasunaren Eguna (ekainaren 18a)
- Osasun Mentalaren Mundu Eguna (OME) (urriaren 10a)
- Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna (abenduaren 3a)
- Giza Eskubideen Eguna (abenduaren 10a)
- Eskizofreniari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna (abuztuaren 16a)
Erreferentziak
- ↑ Autism is a complex lifelong disability. . About Autism
- ↑ Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna. . Nazio Batuen Erakundea
Kanpo estekak
- Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Egunaren gune ofiziala
- Datuak: Q736974
- Multimedia: World Autism Awareness Day / Q736974