Batak herria

Batak herria
Halak Batak

Batak Karo etniako ezkonberriak janzkera tradizionalarekin
Biztanleak guztira
8 milioi inguru (2010)
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Indonesia: 8.466.969[1]
 Malaysia: 30.000
Hizkuntza
Batak hizkuntzak, malaysiera, indonesiera
Erlijioa
Kristautasuna, Islama, erlijio tradizionalak
Zerikusia duten beste giza taldeak
Malaysiar herria.

Batak herria Hego-ekialdeko Asiako talde etnolinguistikoa da, jatorria Indonesiako Sumatra uhartearen iparraldean duena, Toba aintziraren inguruan. Zazpi multzo nagusitan banaturik daude: Angkola, Dairi, Karo, Pakpak, Silindung, Simalungun eta Toba. Beren hizkuntza, batak deitua halaber, malaysiar-polinesiar hizkuntzen familiakoa da. Kristautasuna da gehienen erlijioa[2].

Haien herrietan ageri den zurezko arkitektura guztiz berezia da: etxeak lurretik bereizten dituzten oholen gainean jasoak dira, teilatuak irtenak dituztela. Nekazaritzatik eta abeltzaintzatik bizi dira: bufaloak eta zaldiak hazten dituzte, eta arroza eta patatak landatzen dituzte batez ere.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/08/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Kewarganegaraan, Suku Bangsa, Agama dan Bahasa Sehari-hari Penduduk Indonesia - Hasil Sensus Penduduk 2010. Badan Pusat Statistik ISBN 9789790644175. (Noiz kontsultatua: 2016-08-29).
  2. People Cluster: Batak-Nias of Sumatra. joshuaproject.net (Noiz kontsultatua: 2016-08-30).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q810714
  • Commonscat Multimedia: Batak / Q810714

  • Identifikadoreak
  • NDL: 00560556
  • NKC: ph719130
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q810714
  • Commonscat Multimedia: Batak / Q810714