Beñat Mendisko

Beñat Mendisko
Bizitza
JaiotzaAngelu, 1917ko irailaren 24a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaKanbo, 2003ko azaroaren 8a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta irakaslea
Izengoitia(k)Beñat Karrika

Beñat Mendisko[1], (Suhuskune, Nafarroa Beherea, 1917ko irailaren 24a - Kanbo, Lapurdi, 2003ko azaroaren 8a)[2] ezizenez Beñat Karrika euskal idazlea izan zen.

Biografia

Bost urtetik hamabi urtera Armendaritzen bizi izan zen eta bere liburu bakarrean Arberoako herri honi buruzko txikitako kontuak jaso zituen. Eskualdun Gazteen Batasuna taldearen sorreran parte hartu zuen, irakasleen izenean. 1943ko uztailaren 24an osatutako bulegoko presidente izendatu zuten; urte bereko abenduaren 4an dimisioa aurkeztu zuen[3].

Urte luzez Angelun bizi izan da. Han Herriko Etxean kontseilaria izan zen; 1971ko martxoan bere ordez Herriko Etxean sartu zen Erramun Laskibarrekin batera Angelun euskararen inguruko ekimena bultzatu zuen. Sei urtez Mendisko lehen Angeluko Eskualdunak eta gero Angeluko Ikasleak deituko den euskara irakasteko elkartearen irakaslea izan zen. 1979a arte taldeko lehendakaria ere izan zen; osasun arazoengatik utzi behar izan zuen arte[4].

Lanak

Liburu oso bakarra argitaratu du:

Herri-kazetaritzan ere aritu zen, adibidez Herria eta Aintzina aldizkarietan[5]. Lehenaren diruzaina izan zen; kargu honetan Andre Ospital ordezkatu zuen. Aintzinaren kasuan Zuzendaritza Batzordeko kidea izan zen[6].

Erreferentziak

  1. Frantsesezko grafietan Beñat edo Bernard Mendisco.
  2. Bernard Mendisco, avis de décès
  3. La culture basque sous l'occupation, Jean-Claude Larronde, Eusko Ikaskuntza; ikus 227.or.
  4. Historia Angeluko Ikasleak elkartearen webgunean.
  5. Piarres Lafitte Aintzinan[Betiko hautsitako esteka], Amelia Hernández Mata; ikus 33.or.
  6. La culture basque sous l'occupation, Jean-Claude Larronde, Eusko Ikaskuntza.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Armendaritze haur begiez liburua pdfan Euskaltzaindiaren webgunean. Mendiskori buruzko datuak ere eskaintzen ditu.
  • Mintzoak: Beñat Mendiskorekin elkarrizketak
  • Argazkia (1950 - Classe de M. Bernard Mendisco - Ecole Notre Dame Saint Joseph (Orthez))
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12255116
  • Wd Datuak: Q12255116


Biografia
Lapurdi
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.