Casto Intza

Casto Intza
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaErrezu, 1894ko uztailaren 1a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea, 1992ko martxoaren 27a (97 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikologoa
Izengoitia(k)Jorge de Riezu
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaAnaia Txiki Kaputxinoen Ordena

Casto Intza Arbeo, izengoitiz Jorge de Riezu (Errezu, Deierri, 1894ko uztailaren 1a - Iruñea, 1992ko martxoaren 27a),[1] nafar musikologo, irakasle eta itzultzaile kaputxinoa izan zen. Madrilgo Unibertsitatean Matematikan lizentziaduna, Lekarozko ikastetxean jardun zuen irakasle. Ohorezko euskaltzain izendatu zuten 1979ko abenduaren 20an.[2]

Bizitza

Casto Intza 1894ko uztailaren 1ean jaio zen Errezun. 1917ko abenduaren 22an egin zen apaiz, 23 urterekin, eta orduan sartu zen Madrilgo Unibertsitatean, Matematika ikastera. Bertan gelakide izan zuen Jose Gonzalo Zulaika (Aita Donostia), eta musikarako zaletasuna jaso zuen harengandik. Ondoren, biak irakasle jardun zuten Lekarozko ikastetxean. 1936ko Gerra Zibila hastean, joera abertzaleengatiko salaketa jaso zuen, eta beste kaputxinoekin batera ihes egin zuen Argentinara, 1952 arte. Lekarozera itzulita, matematika irakasle aritu zen.[3] Aita Donostia hil zenetik, haren obra zaindu, aztertu eta prestatzeko lanaz arduratu zen.[4]

Lanak

Zenbait idazlanen egilea da:[5]

  • A Dios por la caridad, en memoria de la madre Teodomira Inza, Buenos Aires. 1944 (110 or.)
  • Flor de canciones populares vascas, Buenos Aires, 1948. (356 or.)
  • La balada alemana de Mina en el puente del Bidasoa, "Lecároz", 1953. (4 or.)
  • Vida, obra y semblanza espiritual del Padre José Antonio de Donostia, capuchino. Iruñea, 1956. (71 or.)
  • El príncipe Luis Luciano Bonaparte. Príncipe de Viana aldizkaria, 1958. (149-164 orr.)[6]
  • Nafarroa-ko Euskal kantu zaharrak. Lekaroz, 1973

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/1/18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=Riezu,Jorgej.i.CastoInzaArbeo
  2. Jurgi Errezukoa (Casto Intza). euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).
  3. (Gaztelaniaz) «“...porque tengo que hacer un largo viaje”» Diario de Noticias de Navarra 2016-03-27 (Noiz kontsultatua: 2023-04-13).
  4. Elizondo, Edurne. Aita Donostiaren ‘Kantutegia’ argitaratu du Eusko Ikaskuntzak. Euskaldunon Egunkaria, 1995ko maiatzak 10, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).
  5. Arozamena Ayala, Ainhoa. Inza Arbeo. Casto. Auñamendi Entziklopedia [on line] (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).
  6. Riezu, Jorge de. El principè Luis Luciano Bonaparte. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q20492053
  • Commonscat Multimedia: Casto Intza / Q20492053

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 17649472
  • ISNI: 0000000112194736
  • BNE: XX1113901
  • LCCN: n82106153
  • SUDOC: 029588928
  • UB: a1249543
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 68866
  • Lur: 03051/eu_i_1274/i1274
  • Wd Datuak: Q20492053
  • Commonscat Multimedia: Casto Intza / Q20492053
  • i
  • e
  • a
1983 Manuel Lekuona  • 1984 Odon Apraiz  • 1985 Jorge de Riezu  • 1986 Andres Eliseo Mañarikua  • 1987 Justo Garate  • 1988 Manuel Laborde  • 1989 Eugène Goienetxe  • 1990 Gerardo López de Gereñu  • 1991 Karlos Santamaria  • 1992 Bernardo Estornes  • 1993 Francisco Salinas Quijada  • 1994 Iratzeder  • 1995 Adrian Zelaia  • 1996 Jorge Oteiza  • 1997 Micaela Portilla  • 1998 Jose Maria Jimeno Jurio  • 1999 Piarres Xarriton  • 2000 José Miguel Azaola  • 2001 Jose Ignacio Telletxea  • 2002 Armando Llanos  • 2003 Jesus Atxa  • 2004 Jean Haritxelhar  • 2005 Elias Amezaga  • 2006 Mentxu Gal  • 2007 Sabin Salaberri  • 2008 Montxo Armendariz  • 2009 Txomin Peillen  • 2010 Jose Antonio Arana  • 2011 Jose Luis Ansorena  • 2012 Soledad Silva  • 2014 Antxon Agirre  • 2015 Joan Mari Torrealdai  • 2016 Jean-Louis Davant  • 2017 Fermin Leizaola  • 2018 Maria Jose Azurmendi  • 2019 Xabier Amuriza  • 2020 Jose Ramon Etxebarria  • 2021 Jon Bagues  • 2022 Enkarni Genua  • 2023 Iñaki Martinez de Luna