Eskopas

Eskopas

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaParos, K.a. 395
HeriotzaK.a. 350 (44/45 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta arkitektoa
Lan nabarmenak
ikusi
  • Pothos (en) Itzuli
    Pediments of the Athena Alea temple (en) Itzuli
    Aphrodite statue at Elis (en) Itzuli
Atikar hilobi-estela, ustez Eskopak edo haren lantegiak egina. Atenasko Arkeologia Museo Nazionala.

Eskopas —grezierazko izena: Σκόπας— (Paros, K.a. V. mendearen bukaeran) Antzinako Greziako eskultorea eta arkitektoa izan zen. K.a. IV. mendeko eskultore eta arkitekto ezagunenetako bat zen, Praxitelesekin eta Lisiporekin batera.

Sizionen egin zuen lan; Tegean Atenea Alearen tenpluko berreraikuntza lanak egin zituen, eta tenpluaren frontoiko irudiak berak zizelkatu zituen. Halikarnasoko mausoleoa apaintzen parte hartu zuen K.a. 350. urtean, eta Efeson Artemisaren tenpluan.

Adierazpen patetikoa irudikatzen maisua zen; eredutzat pertsonaia atsekabetuak hartzen zituen, patu tragikoak daramatzan heroiak. Badira bere estatuen erromatar kopiak; Meleagrorenak eta Heraklesenak, adibidez. Sizioneko Menadeak erakusten ditu bere artearen ezaugarri nagusiak: bakantearen gorputza okertua, lilurapen dionisiako batean, aurpegia zerura itzulia, barneko estutasuna adieraziz eta arima grinaz bete baten nahigabea erakutsiz.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q309579
  • Commonscat Multimedia: Scopas / Q309579

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 3817428
  • ISNI: 0000000032338584
  • BNF: 16505573n (data)
  • GND: 118797522
  • LCCN: n82070577
  • SUDOC: 074589717
  • ULAN: 500006599
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q309579
  • Commonscat Multimedia: Scopas / Q309579