Ezagutza ireki

Copyleft
Copyleft, ezagutza askearen funtsezko osagai bat.

Ezagutza irekia, ezagutza askea edo ezagutza librea legezko, gizarteko edo teknologiako murrizketarik gabe erabiltzeko, berrerabiltzeko eta birbanatzeko libre den ezagutza da.[1] Ezagutza irekiko erakundeek eta ekintzaileek ezagutza modu irekian sortu eta banatzeari lotutako printzipio eta metodologiak proposatu dituzte.

Kontzeptua kode irekiari eta Irekiaren definizioa dokumentuari lotuta dago. Irekiaren definizioa dokumentuaren lehen bertsioek Ezagutza irekiaren definizioa izenburua zuten, eta kode irekiaren definiziotik eratorria da.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Open Definition - Defining Open in Open Data, Open Content and Open Knowledge» Opendefinition.org (Open Knowledge Open Definition Group).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2251455
  • Commonscat Multimedia: Open knowledge / Q2251455

  • Wd Datuak: Q2251455
  • Commonscat Multimedia: Open knowledge / Q2251455