Föhr

Föhr
Datu orokorrak
Garaiera13 m
Motauharte
Luzera12,5 km
Zabalera8,5 km
Azalera82,82 km²
Geografia
Map
Koordenatuak54°43′N 8°30′E / 54.72°N 8.5°E / 54.72; 8.5
Honen parte daNorth Frisian Islands (en) Itzuli
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Schleswig-Holstein
Rural district of Schleswig-HolsteinNordfriesland barrutia
AmtFöhr-Amrum
Ur-gorputzaWadden itsasoa
Leku geografikoaIpar itsasoa
Hondartza turistikoa Wykin, 1907an.
Ferrya da uhartera heltzeko bide bakarra.

Föhr Alemaniako uhartea da. Iparraldeko Frisiako uhartetan dago kokatuta, Wadden itsasoan. Politikoki Nordfriesland barrutian dago, Schleswig-Holstein estatuan. Föhr Ipar itsasoan Alemaniak duen bigarren uharte handiena da.[1]

Geografia

Föhr Sylt uhartearen hegoekialdean dago. Alemaniako uharteen artean, hau da handiena eta populazio gehiena duena. Föhr "uharte berdea" bezala ezaguna da; Sylt eta Amrum uharteen babesa du eta horri esker begetazio handiago du beste uharteekin konparatuta.

Föhr helburu turistiko ezaguna da. Joateko modu bakarra ferrya da. Uhartearen ipar eta iparmendebaldea Ipar itsasoaren parke nazioanalaren barruan dago.

2008an uharteak 8.593 biztanle zituen.[2]

Herriak

Wyk auf Föhr uhartearen udalerri bakarra da eta turismo gune garrantzitsua. Gainera, Föhrren hamasei herrixka daude, hamaiketan antolatuta, Amt Föhr-Amrum barruan:

  • Alkersum (iparraldeko frisoieraz: Aalkersem)
  • Borgsum (Borigsem)
  • Dunsum (Dunsem), Lesser eta Gran Dunsum barruan daude
  • Midlum (Madlem)
  • Nordseebad Nieblum (Njiblem eta Guating)
  • Oevenum (Ööwnem)
  • Oldsum (Olersem), Toftum barrutiak (Taftem) y Klintum (Klantem)
  • Süderende (Söleraanj)
  • Nordseebad Utersum (Ödersem eta Hedehüsem)
  • Witsum (Wiisem)
  • Wrixum (Wraksem)

Ekonomia

Föhr uhartearen ekonomia neurri handi batean turismoaren menpe dago. Nekazaritza eta [larre|belarraren]] ekoizpena ere garrantsitzuak dira. Wyk auf Föhrreko portuan arrantza itsasontziak daude, bereziki muskuiluak biltzeko.

Erreferentziak

  1. Margot y Nico Hansen, eds. (1971): Föhr – Geschichte und Gestalt einer Insel. Münsterdorf: Hansen & Hansen, 25 or.
  2. https://web.archive.org/web/20121129062035/http://www.amt-foehr-amrum.de/f_portr.htm

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Alemanez):Webgune ofiziala.
  • (Alemanez):Foto aérea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3127
  • Commonscat Multimedia: Föhr / Q3127

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 244962528
  • BNF: 11985453d (data)
  • GND: 4017756-7
  • LCCN: sh85049629
  • Lekuak
  • OSM: 3352541
  • Wd Datuak: Q3127
  • Commonscat Multimedia: Föhr / Q3127