Fanerofito
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4e/Quercus_pyrenaica_20190708a.jpg/250px-Quercus_pyrenaica_20190708a.jpg)
Fanerofitoa, Raunkjaerren sailkapenaren arabera, iraun-begiak lurraren azaletik 25cm baino gorago dituen landarea da. Gehienetan zurezko landareak izaten diren arren (zuhaixkak edo zuhaitzak), ingurune tropikaletan fanerofito belarkarak daude.[1] Honela sailkatzen dira:[2]
- Nanofanerofitoak: 2 metro baino txikiagoak.
- Mikrofanerofitoak: 2 eta 8 metro artekoak.
- Mesofanerofitoak: 8 eta 30 metro artekoak.
- Megafanerofitoak: 30 metro baino handiagoak.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Datuak: Q1649770