Farnese jauregia

Farnese jauregia
potora mama mia
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
HiriaErroma
Erromako RioniakRegola
Koordenatuak41°53′41″N 12°28′15″E / 41.89469°N 12.47081°E / 41.89469; 12.47081
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1515
JabeaItaliota
Paulo III.a
KomisarioaPaulo III.a
Alexandro Farnese
Erabiltzaileaembassy of France, Rome (en) Itzuli
French School of Rome (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaAntonio da Sangallo (Gaztea)
Michelangelo
Giacomo della Porta
Estiloapizkundetar arkitektura
Dimentsioak29 (altuera) m
AtalakArkitrabe:

Farnese jauregia (italieraz: Palazzo Farnese) Erroma hiriburuko jauregi bat da, Regola rionean kokaturik dagoena. Gaur egun Frantziako enbaxadaren egoitza da. Sir Banister Fletcherrek esanetan XVI. mendeko Italiako jauregi ikusgarriena da.

Historia

Farnese familia boteretsuak 1517an abiatu zituen jauregiaren eraikuntza lanak. 1534 urtean Alexandro Farnese Paulo III.a Aita Santua bihurtu zen eta jauregia haunditzea erabaki zuen. Antonio da Sangallo Gaztea arkitektuak egin zuen jauregi berriaren diseinua. 1546an Sangallo hil zenean Michelangelok hartu zuen jauregiaren eraikuntzaren ardura. 1549an Aita Santua hil zen eta lanak berriz ere bertanb behera gelditu ziren. Giacomo della Porta arkitektoak Tiber ibaira begira dagoen jauregiaren atzealdea egitean amaitu zen jauregiaren eraikuntza.

Deskribapena

Aurrealdea trabertinozko adreiluz egina dago. Hiru solairu ditu eta 13 leiho solairu bakoitzean. Barnealdean zutabez banaturiko hiru habearte dude. Zutabeak dorikoak dira eta granito gorriz eginak daude. Barnealdea XVI. mendeko margolanez dekoraturik dago.

Lorategia ere badu, Aita Santuarentzako lorategi botaniko gisa eraiki zena. Giacomo del Ducak diseinatu zuen eta 1565 urtean hasi ziren egiten. Girolamo Rainaldik bukatu zuen 1630 urtean.

Enparantza

Jauregiaren aurrean Farnese enparantza dago. Bertan Karakalaren termetatik ekarritako granitozko bainuontzia ikus daiteke, iturri gisa erabiltzen dena.

Iruditegia

  • Farnese jauregia eta enparantza.
    Farnese jauregia eta enparantza.
  • Frantziako bandera aurrealdean.
    Frantziako bandera aurrealdean.
  • Bainuontzia iturri gisa.
    Bainuontzia iturri gisa.

Kanpo estekak

  • Farnese jauregiaren informazioa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q848386
  • Commonscat Multimedia: Palazzo Farnese (Rome) / Q848386

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 47145067127966630841
  • GND: 4124716-4
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q848386
  • Commonscat Multimedia: Palazzo Farnese (Rome) / Q848386