Frösöngo erruna-harria

Frösöngo erruna-harria Suedia iparraldeko Frösön uhartean dagoen erruna-harria da, munduan iparralderen dagoena. 1030 eta 1050 artean egin zuten Trjónn eta Steinn-ek.

Deskribapena

Erruna-harri berezia da, ez baita zenotafio bat, Jämtlanden kristautzea deskribatzen baitu. Hasiera baten zubiaren ondoan kokaturik zegoen baina zubi berria eraikitzean udaletxearen ondoan ezarri zuten.

  • Jatorrizko testua:
austmoþr kuþfastaR sun lit rai...rais... .....-n þino auk kirua bru þisa auk hon lit kristno eotalont
.. osbiurn kirþi bru triun raist auk tsain runoR þisaR:
  • Itzulpena:
Austmaðr-ek, Guðfastr-en semeak, harri hau altxatu zuen eta zubi hau eraiki zuen eta Jamtaland kristautu zuen.
Ásbjörn-ek eraiki zuen zubia. Trjónn-ek eta Steinn-ek zizelatu zituzten erruna hauek.

Aipatzen diren izenak

  • Austmaðr: "ekialdeko gizona"
  • Guðfastr: "jainkoaren fededun"
  • Jamtaland: "langile gogorrak"
  • Ásbjörn: "hartz jainkoa"
  • Trjónn: "okotza"
  • Steinn: "harria"

Ikus, gainera

  • Erruna-harriak


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q462807
  • Commonscat Multimedia: Frösöstenen / Q462807

  • Ondare historikoa
  • FMIS: raa/fmi/10252801060001
  • Wd Datuak: Q462807
  • Commonscat Multimedia: Frösöstenen / Q462807
63°11′00″N 14°37′08″E / 63.18333°N 14.61889°E / 63.18333; 14.61889