François Billetdoux

François Billetdoux
83. president of the Société des gens de lettres (en) Itzuli

1982 - 1986
Paul Mousset (en) Itzuli - Pierre Dumayet (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaParisko 18. barrutia, 1927ko irailaren 7a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 15. barrutia, 1991ko azaroaren 26a (64 urte)
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • Virginie Billetdoux (en) Itzuli
    Raphaële Billetdoux
Hezkuntza
HeziketaInstitut des hautes études cinématographiques (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, idazlea, gidoilaria eta aktorea
Lan nabarmenak
ikusi
  • Va donc chez Törpe (en) Itzuli

IMDB: nm0082392 Allocine: 37871 Allmovie: p258793 IBDB: 10044
Musicbrainz: 1a3c73b3-abd5-4d15-b3fb-6263ae3d94f6 Discogs: 826572 Edit the value on Wikidata

François Billetdoux (Paris, Frantzia, 1927ko irailaren 7a - 1991ko azaroaren 26a) antzerkigile frantsesa izan zen.

Xarma gozoa zen Billetdouxen lanaren ezaugarria, eta irakurleei adierazten zien gizakiak eta gauzak, zaletasunak eta gorrotoak, lausotu egiten direla denboraren poderioz. Azkenik, gizakiaren eta munduaren zentzugabetasuna frogatzen saiatzen zen Billetdoux.

Biografia

Zinema-ikasketak egin zituen Parisen, eta 1946. urtetik aurrera irratian aritu zen lanean.

1955ean À la nuit, la nuit (Gauean gaua) lana estreinatu zuen, eta, 1959an, berriz, Tchin-tchin (1959). Lan horietan, alde batetik, malenkonia eta zolitasuna, eta bestetik, iluntasuna eta oinazea nahasten ditu.

1961ean Va donc chez Törpe (Joan bada Törperen etxera) lanarekin izugarrizko arrakasta izan zuen.

1964an bi lan egin zituen: Comment va le monde, Môssieu? Il tourne, Môssieu! (1964, Nola doa mundua, Môssieu? Biraka dabil, Môssieu!), eta Il faut passer par les nuages (1964, Hodeietatik igaro behar da).

Billetdoux musikaria zen, hitzen musikaria eta hori argi eta garbi ikusten da Rintru pa trou tar, hin (1971) lanean.

1980an Ai-je dit que je suis bossu? (Esan al dut konkorduna naizena?) lanaren ondoren, ordea, ikusleekin zuen lotura eten egin zen, eta 1988. urtera arte ez zuen beste lanik aurkeztu. Urte horretan Réveille-toi Philadelphie (Esna zaitez Filadelfia) lana aurkeztu zuen Colline antzokian, eta bere lan guztiak argitaratu ziren.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q859617
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 114580597
  • ISNI: 0000000109378016
  • BNF: 11892054z (data)
  • GND: 118888013
  • LCCN: n80020510
  • NKC: jn19990000799
  • NLA: 35018642
  • CiNii: DA09388875
  • SNAC: w6126j15
  • SUDOC: 026728818
  • ICCU: SBLV144467
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 01042/eu_b_3508/b3508
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q859617