Francisco Xavier Goienetxe

Francisco Xavier Goienetxe
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisco Xavier de Goyeneche y Balanza
JaiotzaMadril, 1679?
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1748ko martxoaren 4a (68/69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria

Francisco Xavier Goienetxe Balantza (Madril, 1679? - ib., 1748ko martxoaren 4a) nafar jatorriko ekonomista eta idazlea izan zen.

Biografia

Juan Goienetxe Gaston, baztandar negozio-gizonaren semea zen. Titulu ugari izan zituen. Madrilen egin zituen giza zientzia eta matematika-ikasketak. Ondoren Frantzian eta Italian ibili zen merkataritza-teknikak ikasten. 1707an, Europatik itzulitakoan, Indietako Kontseiluko diruzain izendatu zuten. Aitak hasi zituen negozioekin aurrera egiteaz gainera, Europako merkataritzaren berri eman zuen Espainiako erresuman.

Pierre Daniel Huet frantsesak Holandako merkataritzari buruz idatzitako Comercio de Holanda (1717, Holandako merkataritzaz) idazlana itzuli zuen gaztelaniara. Liburu honek zerikusi handia izan zuen XVIII. mendean Espainiako estatuan merkataritza-konpainia handiak osatzeko aurkeztu ziren proiektuekin.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Francisco Xavier de Goyeneche y Balanza Auñamendi Eusko Entziklopedia. Euskomedia.org
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12257971
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 68149
  • Lur: 02546/eu_g_2927/g2927
  • Wd Datuak: Q12257971