Frantzisko Garai

Frantzisko Garai

Irudi gehiago
Jamaikako gobernadorea

Bizitza
JaiotzaSopuerta, 1475
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMexiko Hiria, 1523ko abenduaren 27a (47/48 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, militarra, esklabo-trafikatzailea eta konkistatzailea
Parte-hartzailea
  • 1493 Columbus Voyage to Americas (en) Itzuli
KidetzaColumbus Conquistador of America (en) Itzuli

Frantzisko Garai[1] (Sopuerta[2], 1475- Mexiko, 1523ko abenduaren 27a) bizkaitar militar, esploratzaile, konkistatzaile eta esklabo-trafikatzailea izan zen.

Bizitza

1510ean Kristobal Kolonekin joan zen haren bigarren bidaian. Karibeak harrapau eta esklabu egiteko lehen armada antolatu zuen, azienda eta urre meategietan halabeharrez lan egin zezaten, haien esklabotza atropofagoak zirela argudiatuta egin zuen. Garaik Diego Kolon almiranteari 1511an bidalitako gutunean karibeak esklabo egin zituztela esaten zion:

…visto questa rasón e justiçia avía para destruir los dichos caribes los mandamos dar por esclavos[3]

Hainbestekoa izan zen sarraskia espainiar enperadoreak baimena eman ziela irla esklabo egindako afrikarrekin birpopulatzeko.[3]

Jamaikako gobernari izan zen Diego Kolonen agindupean. Aberastu ondoren, Mississippi ibaia aurkitu zuen espedizioa ordaindu zuen; Alonso Álvarez de Pineda izan zen espedizio buru (1519). Urtebete geroago Mexikorantz abiatu zen bertan kolonia bat sortzeko asmoz (Pánuco) baina Hernán Cortési aurre egin behar izan zion. 1523. urtean Cortések Pánuco hartu zuela jakin zuenean Frantziskok koloniara jo zuen segituan; bidean gizon asko galdu zituen ordea eta Cortésen agindupean jarri behar izan zuen ondoren. Cortések Mexikora bidali zuen Palmas ibaiaren inguruko lurraldeetara jendea bizitzera eraman zezan baina handik gutxira biriketako gaitzak jota hil zen Frantzisko.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/8/14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Espainiar agirietan Francisco de Garay
  2. Europa Press. (2011-10-20). Goyo Bañales repasa la trayectoria Francisco de Garay. .
  3. a b «Nola engainatu gaituen kapitalismoak» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantzisko Garai Aldatu lotura Wikidatan
  • Bañales, Goio, Francisco de Garay, enkarterrimuseoa.eus
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q925893
  • Commonscat Multimedia: Francisco de Garay / Q925893

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 60593
  • Lur: 02329/eu_g_0755/g0755
  • DBE: url
  • Bilduma digitalak
  • BVMC: 83129
  • Wd Datuak: Q925893
  • Commonscat Multimedia: Francisco de Garay / Q925893