Gabriel Miró

Gabriel Miró

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGabriel Francisco Víctor Miró y Ferrer
JaiotzaAlacant, 1879ko uztailaren 28a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1930eko maiatzaren 27a (50 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Hezkuntza
HeziketaValentziako Unibertsitatea
Granadako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta Funtzionarioa
Jasotako sariak
ikusi
  • Mariano de Cavia' Price  (1925)
    Chronicler of the City of Barcelona  (1919)
MugimenduaGeneration of 1914 (en) Itzuli

IMDB: nm1834330 Find a Grave: 14317102 Edit the value on Wikidata

Gabriel Miró Ferrer (Alacant, 1879ko uztailaren 28a - Madril, 1930eko maiatzaren 27a) espainiar idazlea izan zen.

Bizitza

Orihuelan zuzenbide ikasketak egin zituen, eta ondoren administrazio karguak izan zituen Alacanten, Bartzelonan eta Madrilen. Diario de Barcelona eta La Vanguardia egunkarietan idatzi zuen. Literatura hizkuntzaren eraberritzaile handia izan zen. Eleberri laburrak eta prosa poetikoa idatzi zuen, batez ere. 1926an, El obispo leproso («Gotzain legenduna») eleberria idatzi zuen, bere lanik garrantzitsuena. Valentziaren hegoaldean kokatzen ditu Mirók kontakizunak, Oleza izeneko herrian (Orihuela). Berak estanpak deitu zuen generoa ere landu zuen. Bertan, inpresioak kontatzen dira deskribaketa labur batzuetan. Halakoa da adibidez El humo dormido (1919, «Ke lokartua»). Hiru liburu idatzi zituen Sigüenza ezizenez: Del vivir (1904), Años y leguas (1928) eta Libro de Sigüenza (1952).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/04/25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gabriel Miró Aldatu lotura Wikidatan
  • (Gaztelaniaz) Gabriel Miró Cervantesvirtual.com
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q616515
  • Commonscat Multimedia: Gabriel Miró / Q616515

  • Wd Datuak: Q616515
  • Commonscat Multimedia: Gabriel Miró / Q616515