Giovanni Battista Donati

Italiar astronomoa (Pisa, 1826 - Florentzia, 1873). Kometa baten espektroa ikusi eta aztertu zuen lehena izan zen. Kometen adatsek gas argitsuak dituztela aurkitu zuen, eta eguzkiaren argiaren ispilatze soilez ez dutela kometek distiratzen. Sei kometa aurkitu zituen; horietako batek bere izena du. Izarrak sailkatzen ere egin zuen lan. Aurkikuntza horiek zirela eta, Florentziako astronomia-behatokiko zuzendari izendatu zuten.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Battista Donati Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.