Goncourt Akademia

Akademiaren lehenengo zortzi kideak: Alphonse Daudet, Gustave Geffroy, Paul Margueritte, Joris-Karl Huysmans, Léon Hennique, J.-H. Rosny aîné, J.-H. Rosny jeune eta Octave Mirbeau.
L'Illustration, 1896ko abuztuaren 1a.

Goncourt Akademia (frantsesez: 'Société littéraire des Goncourt edo Académie Goncourt') 1990an sortutako Literatura akademia frantsesa da. Urtero prestigio handia duen Goncourt Saria ematen du.

Historia

Akademiaren lehenengo bilkura 1900eko apirilaren 7an ospatu zen. Dena dela, haren behin-betiko onarpen ofiziala 1903ko urtarrilaren 19 arte ez zuen lortuko. Aurretik Edmond de Goncourt idazlearen oinordekoekin judizial aferak bukatu behar izan zuten. 1903an, beraz, Akademiaren estatutu ofizialak argitaratu ziren, Estatuko Ministroen Batzarraren burua zen Émile Combesen sinadurarekin.

Antolaketa

Akademian hamar kide daude. Ez dute horren truke dirurik jasotzen eta ezin dute ere ez aldi berean Frantses Akademiaren kideak izan. Kide bat hiltzen denean kontsulta bat egiten da haren ordezkoa bilatzeko. Partaidea izateko derrigorrezkoa da frantsesezko idazlea izatea; hala ere, nazionalitatea ez da garrantzitsua: esaterako Jorge Semprún idazle espainiarra Akademiaren kidea izan zen 1996tik 2011 arte.

Bilkurak Parisko Drounant jatetxearen saloi propioan egiten dira. Egoitza 1914ko urriaren 31an ezarri zen. Toki horretan hilabeteroko lehen asteartean biltzen dira. Sariaren irabazlearen izena azaroaren bilkuran aldarrikatzen dute, afalduez gero.

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Goncourt Saria
  • Edmond de Goncourt

Kanpo loturak

  • (Frantsesez): Goncourt Akademiaren webgune ofiziala.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q621737
  • Commonscat Multimedia: Académie Goncourt / Q621737

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 125143376
  • ISNI: 0000000121514797
  • BNF: 12013737n (data)
  • LCCN: n81117544
  • NKC: mzk2003195152
  • SUDOC: 028266048
  • ICCU: IEIV023034
  • Wd Datuak: Q621737
  • Commonscat Multimedia: Académie Goncourt / Q621737