Guido de Labezares

Guido de Labezares
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1510 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaManila, 1590 (79/80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea

Guido de Labezares (Bilbo, Bizkaia, 1510 – Manila, Filipinak, 1590) bizkaitar itsasgizona izan zen.

Biografia

Oso gazte zela, Mexikon hartu zuen bizilekua eta han egin zituen matematika- eta astronomia-ikasketak. 1558. urtean Floridarantz abiatu zen eta Filipina izenaz bataiatu zuen badia aurkitu zuen. Migel Lopez Legazpikoa buru zen espedizioan itsasoratu zen 1564. urtean, eta Legazpikoaren ordezkari eta espedizioko buruzagi izendatu zuten Filipinetako uharteetara iritsi zirenean. Legazpikoa hil zenean (1572), Filipe II.a Espainiako erregeak haren ordezkari izendatu zuen Labezares lurralde haietan.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11973168
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 83924
  • Lur: 03664/eu_l_0078/l0078
  • Wd Datuak: Q11973168