Helena Franco

Helena Franco

Bizitza
JaiotzaGetxo, 1967 (56/57 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Tesi zuzendariaGoio Etxebarria Kerexeta
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, unibertsitateko irakaslea eta politikaria
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Gaindegia

Inguma: helena-franco-ibarzabal-00
Helena Franco, erdian, Xabier Isasi ezkerrean eta Laura Mintegi eskuinean dituela.

Helena Franco Ibarzabal (Getxo, 1967 - ) ekonomia eta zientzia enpresarialetan irakaslea, ikertzailea eta politikaria da. Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako ekonomia-irakaslea da. Ikerketak egin ditu Euskal Herria, Gales, Finlandia eta Eskozian eta hainbat lan argitaratu. Gaindegiako kidea da. Hiru seme-alabaren ama da.

Ekonomia-ikertzailea: azpiegitura proiektuak eta metropolien sustapenerako egitasmoak

Dokotego-tesian garraio-azpiegiturako politikak eta lurralde eredua aztertu zituen, eta Euskal Herriko kasurako aplikazioa egin zuen, Goio Etxebarriaren zuzendaritzapean.[1][2][3]

Jarduera ekonomikoaren alderdi espazialak jorratzen dituen diziplinaren baitako gairen bat landu nahi izan zuen eta halaber sektore publikoaren esku-hartzearekin loturikoa. Zehatzago esanda. azpiegitura proiektuak eta metropolien sustapenerako egitasmoak. Euskal Herrian bai garraio-azpiegituren alorrean bai eremu metropolitarren sustapenean burutzen ari ziren egitasmoak modu bateratu batean jorratu zituzten, haien azpian dagoen logika ekonomiko-politikoa nabarmenduz, bi hitzetan: berrikuntza eta kontrolgune nagusiak bilakatuko diren metropoliak, eta espazio horiek eta gainerako espazioak ere elkarlotzen dituzten konexio eraginkorrak izatea osagai inportanteak direla hazkunde ekonomikoaren eta lehiakortasun gehikorraren agintepean mundu mailako dimentsioa hartu duen ereduaren funtzionamendua ahalbidetzeko. Hausnarketarako ekarpen gisa, beste eredu bat eraikitzeko oinarrizko irizpideak izan zitezkeenak ere mahai gaineratu zituzten, funtsean honakoa proposatuz: garapen-eredu horrek oinarritzat jasangarritasuna eta baliabideen erabilera arduratsua eta lurraldearen garapen orekatuagoaren sustapena izan beharko lituzkeela. [1]

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko 15 lan baino gehiago bildu dira.[4]

Politikaria

2011tik 2015era Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatua izan zen.[5][6] 2023ko Kongresurako Hauteskudeetan parte hartuko du Euskal Herria Bilduren eskutik, Bizkaiko zerrendan laugarrena izanik.[7]

UEUkidea

1994tik 2003ra bitarte Euskal Herriko ekonomia, garraio eta industria gaiak landu zituen Udako Euskal Unibertsitaeko hitzaldien bidez:[8]

2003 Azpiegiturak eta jasangarritasuna
2000 Azpiegiturak eta metropoliak Euskal Herrian. Garapen-politika berrien ardatzak
1998 Euskal Herriko azpiegiturak: aukerak eta mugak
1995 Metropoliak
1994 Industriaren desegituraketa eta industri politikak

Geroago UEUko Talde Eragileko kidea izan da 2016tik 2020ra arte.

Erreferentziak

  1. a b Franco Ibarzabal, Helena. (2002). Garraio-azpiegiturako politikak eta lurralde eredua. Euskal Herriko kasurako aplikazioa. UPV/EHU ISBN 978-84-8438-198-3. (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  2. (Gaztelaniaz) Franco, Helena. (2002). GARRAIO-AZPIEGITURAKO POLITIKAK ETA LURRALDE EREDUA. EUSKAL HERRIKO KASURAKO APLIKAZIOA. TESEO. Tesis doctorales..
  3. Franco, Helena. (2002). Garraio-azpiegiturako politikak eta lurralde eredua. Euskal Herriko kasurako aplikazioa. UPV-EHU.[Betiko hautsitako esteka]
  4. Helena Francoren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>15 produktu).
  5. Gipuzkoa, primera Diputación paritaria y euskaldun. Gara 2011-7-1 (Noiz kontsultatua: 2011-7-1).
  6. Garitano presenta hoy un gobierno experimentado en la gestión municipal. Diario de Noticias de Gipuzkoa 2011-7-1 (Noiz kontsultatua: 2011-7-1).
  7. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2023-07-07). «Estas son las listas de Bildu por el País Vasco para las elecciones generales» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  8. «Helena Franco Ibarzabal :: Hitzaldiak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12258993
  • Wd Datuak: Q12258993