Helsingør

Helsingør
Helsingør
hiria
Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Danimarka
EskualdeaDanimarkako Hiriburu Eskualdea
Izen ofizialaHelsingør
Jatorrizko izenaHelsingør
Posta kodea3000
Geografia
Koordenatuak56°02′10″N 12°36′38″E / 56.036°N 12.6106°E / 56.036; 12.6106
Map
Azalera121,61 km²
Demografia
Biztanleria47.364 (2018)
Metropolia60.844
Informazio gehigarria
Sorrera1420
Telefono aurrizkia49
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakHarstad, Vaasa, Rueil-Malmaison, Uummannaq (en) Itzuli, Sanremo, Umeå udalerria, Lake Elsinore (Kalifornia), Helsingborg udalerria eta Gdańsk
http://brondby-kom.dk/

Helsingør edo Helsingor[1] Seelandia uharteko ipar-ekialdeko puntan dago, Suediako Helsingborgen parean eta Kopenhagetik 45 kilometrora. Haren 121,61 km²-etan 46.189 biztanle bizi dira. 2007tik aurrera Danimarkako Hiriburu Eskualdean dago. Nazioartean ezaguna da bertako Kronborg gazteluan kokatu zuelako William Shakespeare idazle ingelesak bere Hamlet obra.

Banaketa administratiboa

Erdialdeko barruti eta auzoak honakoak dira:

  • Iparraldea: Grønnehave (Lorategi berdeak), Højstrup and Marienlyst, Hellebæk, Højstrup, Ålsgårde eta Hornbæk
  • Mendebaldea: Sundparken, Grøningen, Nøjsomheden eta Vapnagård Gurre, Tikøb
  • Hegoaldea: Skotterup eta Snekkersten eta Espergærde

Historia

Hals hitzak "estua" esan nahi du, izan ere Øresundeko itsasarteko tokirik estuenean baitago, lau kilometro inguruko zabalera baino ez du hor. Helsingør izenak, beraz, "estuguneko jendea" esan nahi omen du.

1631ko Rerum Danicarum Historica liburuak I mendean sortua dela badio ere, ez dirudi hala izan zenik. 1231n Valdemar erregeak bere Liber Census Daniæn "Helsinger" aipatzen du, baina badirudi gaztelua orain Suediarra den Helsingborgen kokaturik zegoela, eta orain Helsingør dagoen tokian merkatu bat eratu zela Sct Olai elizaren inguruan.

Gaur egun ezagutzen dugun Helsingør herria 1420 inguruan fundatu zuen Pameraniako Erik erregeak, eta 1429rako "Krogen" gaztelua eraiki zuen Øresund itsasarteko merkataritza kontrolatzeko. Ordainsari eta zergak ezarri zizkien itsasontziei eta horretan lorturiko diruarekin 1580. urtean gaztelua handitu egin zen eta Kronborg Slot izena hartu zuen.

1658an Suediak Eskania eskualdea bereganatu zuen, muga itsasartean ezarriz eta ordutik aurrera gerra ugari bizi izan zituen Helsingørrek.

Ondasun nabariak

  • Kronborg gaztelua (Kronborg Slot): Europan dagoen berpizkundeko gaztelu handienetakoa. XVI. mendean berriztua. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2000 urtean.
  • San Olaf katedrala (Sankt Olai Kirke): XIII mendean eraiki bazen ere, gaur egungo itxura 1559. urtean hartu zuen, adreiluekin handitu zenean. Dorrea, berriz, 1898koa da.
  • Antzokia: Danimarkako zaharrena (1816an eraiki zen); egun oraindik erabiltzen da.

Hiritar ezagunak

  • Mikkel Hansen (1987- ), eskubaloi jokalaria, 2011ean munduko jokalari onena izendaturikoa.

Hiri senidetuak

Iruditegia

  • Kronborg gaztelua.
  • San Olaf eliza.
    San Olaf eliza.
  • Alde zaharreko kalea.
    Alde zaharreko kalea.
  • Etxerik zaharrenak dauden kalea.
    Etxerik zaharrenak dauden kalea.
  • Kaia.
    Kaia.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Elsinore - Wikivoyage
  • (Ingelesez) Helsingørreko turismo bulegoa
  • (Ingelesez) Gonomad.com
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q26881
  • Commonscat Multimedia: Helsingør / Q26881

  • Wd Datuak: Q26881
  • Commonscat Multimedia: Helsingør / Q26881