Henriëtte Gesina Numans
Henriëtte Gesina Numans | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sintang (en) , 1877ko abuztuaren 15a |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Heriotza | Zeist, 1955eko maiatzaren 11 (77 urte) |
Hobiratze lekua | Westerveld (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Henriëtte Gesina Numans (Sintang, 1877ko abuztuaren 15a– Zeist, 1955eko maiatzaren 11a) Herbehereetako margolaria izan zen. Landareen inguruko margolanak eta marrazkiak egin zituen bereziki.
Biografia
Hagan, 1899 eta 1900 artean, marrazketa ikasi zuen. Waalko Jans Dingemans margolariarekin ezkondu zen. Bikotea 1904tik 1911 arte Hagan bizi izan zen; ondoren, Haarlemera aldatu ziren. Senarra 1925ean hil zen, Haarlemen. Neskentzako eskola batean marrazketa irakaslea izan zen. Kunst Zij Ons Doel eta Arti et Amicitiae taldeen partaidea izan zen. Bere obrak Amsterdamgo Rijksmuseumen ikus daitezke.[1]
Erreferentziak
- ↑ https://rkd.nl/nl/explore/artists/93286
Kanpo estekak
- Henriette Gisma Dingeman-Numans (1877–1955) Artnet webgunean.
- Datuak: Q18564333