Hortentsia hostohandi

Hortentsia hostohandi
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCornales
FamiliaHydrangeaceae
GeneroaHydrangea
Espeziea Hydrangea macrophylla
Ser.

Hortentsia hostohandia edo soilik hortentsia (Hydrangea macrophylla) Hydrangea generoko zuhaixka hostoerorkorra da, apaingarritzat oso erabilia lore anizkoitz eta oso handiak baititu. Jatorriz Japoniakoa, mundu osoko klima epeletan landatu ohi da, Euskal Herrian barne.

Izena

Nahiz eta jatorria Japonian izan, Europara 1760 aldera Philibert Commerson naturalistak Maskareina uharteetatik eraman zuen, seguraski bertara holandar nabigatzaileek eramana. Hasieran, Peautia coelestina izena eman zion, bere lagun Nicole-Reine Lepaute astronomoaren omenez[1][2]. Baina laister konturatu zen Peautia izena hartua zegoela jada, eta Hortensia izendatu zuen, Lepaute andreak lagunekin erabiltzen zuen izena Hortense baitzen. Horregatik, frantsesez landare honi hortensia deritzo eta euskaraz hortentsia.

Ezaugarriak

Lore baten xehetasuna, koloredun sepaloak bost petaloren inguruan.

Macrophylla terminoaren esanahia hostohandia da[3]. Hostoak 15 cm izatera irits daitezke, eta arkakoak, bakunak, eliptikoak eta ertz zerradunak dira.

Hortentsiaren infloreszentzia korinbo bat da, lore guztiak plano edo erdi-esfera batean kokatuak. Bi lore mota ezberdintzen dira: erdiko lore ugalkor ez-apaingarriak eta ertzetako lore apaingarri "antzuak".

Inausketa

Loreak aurreko urtetako adarren begietatik irekitzen dira udaberrian. Baina inausten ez bada, urtez urte lore txikiagoak ematen ditu. Horrela, landareak gaztetzeko baina loreak urtero izateko, lau adarretik bat inausi behar da zutoin bakoitzaren oinarritik[4].

Iruditegia

  • H. m. 'Taube' lorea
    H. m. 'Taube' lorea
  • H. m. 'Nikko Blue' petaloak, aluminio sulfato soluzioaren emaitza "urdingarria" erakutsiz
    H. m. 'Nikko Blue' petaloak, aluminio sulfato soluzioaren emaitza "urdingarria" erakutsiz
  • H. m. Gakuajisai, loreak
    H. m. Gakuajisai, loreak
  • H. m. 'Tokyo Delight' udako lore arrosak
    H. m. 'Tokyo Delight' udako lore arrosak
  • H. m. 'Red Ace'
    H. m. 'Red Ace'
  • H. m. 'Pia'
    H. m. 'Pia'
  • H. m. 'Beauté Vendomoise'
    H. m. 'Beauté Vendomoise'
  • H. m. 'Bunspecht'
    H. m. 'Bunspecht'
  • H. m.'Geoffrey Chadbund'
    H. m.'Geoffrey Chadbund'
  • H. m. 'Harlequin'
    H. m. 'Harlequin'
  • H. m. 'La Marne'
    H. m. 'La Marne'
  • H. m. 'Mariesii'
    H. m. 'Mariesii'
  • H. m. 'Merveille'
    H. m. 'Merveille'
  • H. m. 'Satinette'
    H. m. 'Satinette'
  • H. m. 'Zaunkoenig'
    H. m. 'Zaunkoenig'

Erreferentziak

  1. Nicole-Reine Lepaute et l'hortensia. Institut français de l'éducation=.
  2. (Frantsesez) Cointat, Michel. (2002). Histoires de fleurs : Les plus jolies fleurs du jardin. Éditions L'Harmattan ISBN 9782747521499..
  3. Harrison, Lorraine. (2012). RHS Latin for gardeners. Mitchell Beazley, 224 or. ISBN 9781845337315..
  4. Jakoba Errekondo. (2014). Hortentsia santua. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q159219
  • Commonscat Multimedia: Hydrangea macrophylla / Q159219
  • Wikispecies Espezieak: Hydrangea macrophylla

  • Identifikadoreak
  • NDL: 00560442
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • African Plant DB: 165217
  • BioLib: 39416
  • Catalogue of Life: 418297
  • Dyntaxa: 259689
  • EOL: 392374
  • GBIF: 2985994
  • GRIN: https://npgsweb.ars-grin.gov/gringlobal/taxonomydetail.aspx?id=19457
  • IPNI: 791637-1
  • ITIS: 565616
  • NCBI: 23110
  • PlantList: kew-2855720
  • W3TROPICOS: 29100134
  • USDA Plants: HYMA7
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: B0G47TI51J
  • Wd Datuak: Q159219
  • Commonscat Multimedia: Hydrangea macrophylla / Q159219
  • Wikispecies Espezieak: Hydrangea macrophylla