Jacopo Bassano

Jacopo Bassano

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBassano del Grappa, c. 1515
Herrialdea Veneziako Errepublika
HeriotzaBassano del Grappa, 1592ko otsailaren 13a (81/82 urte)
Familia
AitaFrancesco da Ponte
Seme-alabak
ikusi
  • Girolamo da Ponte (en) Itzuli
    Francesco Bassano
    Leandro Bassano
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Ikaslea(k)
ikusi
  • Giulio Martinelli
    Luca Martinelli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Bassano del Grappa
Lan nabarmenak
ikusi
  • Lazarus and the Rich Man (en) Itzuli
    The Deposition (en) Itzuli
    Two Hounds (en) Itzuli
InfluentziakTiziano
MugimenduaVeneziako eskola
Genero artistikoaerretratua

Discogs: 4175496 Edit the value on Wikidata

Jacopo Bassano[1] (Bassano del Grappa, Veneziako Errepublika, c. 1515 – 1592ko otsailaren 13a) italiar pintorea izan zen.

Bizitza

Aitarekin aritu ondoren, Veneziara jo zuen eta han Bonifacio da Pitatiren estudioan ibili zen. Nabari zaio haren eragina garai honetako koadroetan, baina bai bere ukitu propioa ere. Hasieran errealismoari lotu zitzaion, berezko joerak bezala Bonifacio eta Pordenoneren eraginak hartara eraman baitzuten. "Sanson eta filistearrak" eta "Erregeen gurtza" dira 1535tik 1540ra bitarteko obrarik aipagarrienak. Veneziara aldatzean, han indarrean zegoen manierista joerari heldu zion. Joera horretakoak izan arren era ezberdinez eginak dira "Santa Katalinaren martiritza" bat, irudi luzexketakoa, eta errealismo gogorrean pintaturiko beste zenbait. Brotxa-arrasto laburragoak erabiltzen ditu garai honen azken aldera. 1550a aldera pintatu zuen "Azken afari" koadroan garbi nabari zaio marrazteko eta itzalak taxutzeko lortu zuen trebetasuna.

Gero, manierismoa utzi eta errealismoaren sintesia egitera jo zuen. Agerikoa da honetan Tintorettoren eragina, argilunen trataeran batik bat. 1560-70ko aldia erabakigarria izan zen, ordukoa baita Gurutziltzatua; koadro hau, haren pinturaren zuinetako bat dela esan izan da. Asko txunditu zuten Greco, han eman zituen argi-efektuek. Aita bezala, pintore izan ziren bere lau seme.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 185. arauaː Errenazimentuko pertsona-izenak. .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacopo Bassano Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q346502
  • Commonscat Multimedia: Jacopo dal Ponte / Q346502

  • Wd Datuak: Q346502
  • Commonscat Multimedia: Jacopo dal Ponte / Q346502