Jamot Enea etxea

Jamot Enea etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaLezo
Koordenatuak43°19′18″N 1°53′57″W / 43.32178°N 1.89928°W / 43.32178; -1.89928
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVII. mendea -
Arkitektura
EstiloaBarrokoa
Ondarea
EJren ondarea3

Jamot Enea etxea Lezon dagoen XVII. mendeko eraikina da, Done Jakueren ibilbide kulturalak zeharkatzen duen Lezoko kale Nagusiko 16. zenbakian kokatzen dena. Izena 1582. urtean frantsesen aurkako itsas-batailan garaile irten zen Lezoko Joanot kapitainarekin, Villaviciosatarren leinukoa, du zerikusia[1].

Ezaugarriak

Armarri obalatua

Etxeak bi isurkiko estalia du eta teilatu gailurra fatxada nagusiarekiko paraleloa da. Oinplanoa laukizuzena da eta beheko solairuaz gain beste bi ditu.

Lehenengo solairuan hiru bao daude, erdikoa karelduna eta albokoak erlaizdunak, eta bigarrenean beste hiru, tamaina berekoak eta erlaizdunak. Goiko bi solairuen artean XVI. mendeko armarri obalatua dago, ohorezko bi kantoi dituenak.

Behe solairuko sarbide inguruak eta lehen eta bigarren solairuak harlanduzkoak dira eta beste guztia harlangaitzezkoa[2].

Ondarea

Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[3].

Erreferentziak

  1. Lezoko Hirigune Historikoa birgaitzeko plana. .
  2. (Ingelesez) «Lezo: ondarea eta hiri garapena. Lezoko historia urratsez urrats 5» Issuu (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).
  3. «Jamot Enea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q65920582
  • Commonscat Multimedia: Jamot Enea / Q65920582

  • Wd Datuak: Q65920582
  • Commonscat Multimedia: Jamot Enea / Q65920582


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.