Jean-Lambert Tallien

Jean-Lambert Tallien

Irudi gehiago
40. President of the National Convention (en) Itzuli

1794ko martxoaren 21a - 1794ko apirilaren 5a
Philippe Rühl (en) Itzuli - Jean-Pierre-André Amar (en) Itzuli
deputy to the National Convention (en) Itzuli


Barrutia: Seine-et-Oise

Bostehunen Kontseiluaren kidea



Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean-Lambert Tallien
JaiotzaParis, 1767ko urtarrilaren 23a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis, 1820ko azaroaren 16a (53 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Jean-Lambert Tallien (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Legenarra
Familia
Ezkontidea(k)Teresa Cabarrús
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Charles François Lhomond (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, politikaria, historialaria eta idazlea
Parte-hartzailea
Lantokia(k)Paris
KidetzaBostehunen Kontseilua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Jakobino

Find a Grave: 7746 Edit the value on Wikidata

Jean-Lambert Tallien (Paris, 1767ko urtarrilaren 23a - ibidem, 1820ko azaroaren 16a) frantses politikaria eta kazetaria izan zen. Frantziako Iraultzako jakobino moderatuen buruzagia izan zen. Jakobinoen aldekoa izan zen iraultzaren hasieratik. 1792ko abuztuan Parisko Komunako idazkari bihurtu zen eta diputatu hautatu zuten Konbentzioaren garaian. Luis XVIII.a erregearen heriotzaren aldeko botoa eman zuen; Segurtasun Publikorako Batzordeko kide egin zuten eta ondoren armadako buru gisa borrokatu zen erregezaleen aurka Girondan.

Parisa itzuli zen 1794an, eta Osasun Publikorako Batzordeko kide egin zuten. Alabaina, batzorde haren aurka matxinatu zen: haren maitale Teresa Cabarrús atxilotzeko agindua eman zutenean, Robespierreren aurkako kolpe bat prestatu zuen. Robespierre hil ondoren, jarrera guztiz moderatuak erakutsi zituen. Euskal Herriko Konbentzioaren Gerran, tarteka jarrera ulerkorrak agertu zituen euskal lege eta instituzioekin, baita 1794ko lapurtarren deportazioa Parisen salatu ere.

Napoleonen zerbitzari izan zen hurrengo urteetan, eta guztiz itzali zen haren ondoren. Pobre hil zen, pentsioa ukatu baitzioten erregetza berriro ezartzearen alde jokatu arren.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q464513
  • Commonscat Multimedia: Jean-Lambert Tallien / Q464513

  • Wd Datuak: Q464513
  • Commonscat Multimedia: Jean-Lambert Tallien / Q464513