Jean Lesquibe

Jean Lesquibe
Bizitza
JaiotzaAngelu, 1910eko urtarrilaren 17a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaBaiona, 1995eko uztailaren 22a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakglass artist (en) Itzuli

Jean Lesquibe (Angelu, Lapurdi, 1910eko urtarrilaren 17a - 1995eko uztailaren 22a) beirate eta mosaiko egile lapurtarra izan zen[1][2].

Biografia

1928an urtebetez William Marcel aritektoarekin ikasi zuen eta beirateak egiten zaletu zen[3]. 1935ean Angeluko San Leon elizan Errege Magoen inguruko mosaiko erraldoi bat egin zuen[1]. 1937an Parisen egindako 3 B (Basque, Béarn, Bigorre) erakusketan urrezko domina eskuratu zuen.

1944an Saltimbanques artista eta intelektual taldearen sortzaileetako bat izan zen, Talde hartan Gaëtan de Rosnay, Mariano Andreu, Marcelle Sibot, Aïzpiri eta Colette Mill ere baziren[3].

1956 eta 1977 artean Entretiens de Bayonne ("Baionako hitzaldiak") antolatu zituen[3].

Lanak

  • Angelun:
    • San Leon elizako tamaina handiko mosaikoa
    • Herriko etxeko beiratea
  • Issy-les-Moulineauxen: Behartsuen Andre Mariaren elizako baptisterioko beirateak
  • Bordelen: San Victor eliza
  • Hazparnen: San Joan Bataiatzailearen eliza
  • San Bisentsen: San Bizente diakonoaren eliza
  • Basconsen: San Armando eliza

Omenaldia

2010ean, Jean Lesquiberen jaiotzaren mendeurrenean Angeluko biribilgune bati haren izena jarri zioten[4].

Erreferentziak

  1. a b (Frantsesez) HEMMERT, PHILIPPE. (2010-12-31). Le souvenir de Lesquibe. ISSN 1760-6454. (Noiz kontsultatua: 2023-06-08).
  2. www.artnet.fr (Noiz kontsultatua: 2023-06-08).
  3. a b c «Vente aux encheres atelier Jean Lesquibe maître verrier mosaïste mosaïque vitrail vitraux plomb dalle de verre projet gouachés biarritz anglet bayonne saint jean de luz hendaye landes pau ramiro arrue correspondance bazé bierge marixa» www.cotebasqueencheres.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-08).
  4. (Frantsesez) d'Aries, Alain. (2010-12-13). Un rond-point porte le nom de Jean Lesquibe. ISSN 1760-6454. (Noiz kontsultatua: 2023-06-08).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q100982714
  • Wd Datuak: Q100982714