José Ignacio García Ramos

José Ignacio García Ramos
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1946 (77/78 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta politikaria

José Ignacio García Ramos (Donostia, Gipuzkoa, 1946) gipuzkoar ikertzaile eta politikaria da.

Biografia

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean (1972). Aholkularitza lanetan jardun du hainbat enpresatan. 1980an Eusko Jaurlaritzako Estatistika zuzendari izendatu zuten, eta estatistika-produkzio ofiziala diseinatu eta abiarazi zuen EAEn. 1986an EAEko Estatistika Legearen proiektua landu eta defendatu zuen.

Hura onarturik, Euskal Estatistika Erakundea, EUSTAT, sortu zen organismo autonomo gisa. EUSTATeko zuzendari eta Euskal Estatistika Kontseiluko lehendakariorde izendatu zuten (1987-1990). 1988an Justizia lehendakariorde izendatu zuten, eta kargu horretan iraun zuen 1991 arte; ondoren, Herri Administraziorako lehendakariorde izan zen (1991-1994). International Association for Official Statistics elkarteko bazkide sortzailea izan zen (1985-1987); Eusko Ikaskuntzan Gipuzkoaren ordezkari izan zen Gizarte eta Ekonomia Zientziak Sailean zenbait urtez. 1995ean elkarte horretako dokumentazio-zentroaren batzorde nagusiko lehendakari izendatu zuten, eta 1997 arte egon zen kargu horretan; harrezkero, Eusko Ikaskuntzako mediatekaren batzorde nagusiko burua da.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12260823
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02340/eu_g_0863/g0863
  • Wd Datuak: Q12260823