Juan Miguel Gutiérrez

Juan Miguel Gutiérrez
Bizitza
JaiotzaErrenteria, 1945eko abenduaren 8a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2019ko otsailaren 18a (73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria
KidetzaEusko Ikaskuntza
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia
IMDB: nm4353859 Edit the value on Wikidata

Juan Miguel "Juanmi" Gutiérrez Márquez (Errenteria, Gipuzkoa, 1945eko abenduaren 8a - 2019ko otsailaren 18a) gipuzkoar ikertzailea eta zineman aditua izan zen.[1] Dokumentalgintzan espezializatu zen, eta euskaraz eta gaztelerazko audioak ekartzeaz gain, aragoiera eta beste hizkuntzaren batezko zertzelada batzuk ere eman izan zituen.

Biografia

Josulaguna izandakoa, 1969an Elizaren Filosofiako ikasketak egin zituen, Saint Ignace de Kimwenzan (Kongoko Errepublika Demokratikoa). Bestalde, 1975ean Bruselako (Belgika) INSAS Eskola Nagusian lizentzia lortu zuen Komunikabide Sozialetan, Zinema, Irrati eta Telebista Errealizazioaren adarrean. Donostiako Herri Irratian jardun zuen lanean, eta 1980tik aurrera HABEn aritu zen, laguntza pedagogikoaren sailean, ikus-entzunezko lanak prestatzen helduei euskara irakasteko. Ikus-entzunezko zenbait prestatu zituen, orobat, telebistan euskara irakasteko: Bai Horixe (1985), Gurtegikoak (1988), Izurungoak (1992), Barrene (1998), Barrenet (1998). Euskaldunok erabili ohi ditugun adierazpide plastikoak, musikalak eta keinuzkoak zinema-narrazioari nola aplika dakizkiokeen azaltzeko zenbait ikerketa egin zituen. Berak zuzenduriko Izeba Rosa filmak euskal film onenari eskaintzen zaion Mauro Azkona saria jaso zuen 1978ko Donostiako Zinemaldian. Eusko Ikaskuntzako Zinema Saileko lehendakaria izan zen 1995etik.[2] Denbora luzez irakasle izan zen Larrotxene kultur etxeko bideo-eskolan.[3]

Filmografia

  • Balantzatxoa (1978)
  • Xalbador gaztain kormutxa (1981)
  • Cuentos de Mayo (1998)
  • Tabula Rasa (2004)
  • Cronica d'o 25 de Chunio (2005)
  • Bozes Lexanas (2005)
  • Hiru kontakizun krudel (2006)
  • Isiltasun kalea (2006)
  • Blues del asno (2008)
  • Motema na ngai (2008)
  • Zuzendu mesedez! (2009)
  • Manuale di ornitologia (2010)
  • La Plaza de la Música (2010)
  • Zuri (2011)
  • Mur-mur (Murmullos) (2012)
  • Ateak zabalduz (2014)
  • Urak dakarrena (2015)
  • Oihalak adarretan (2016)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. «Juanmi Gutierrez zinemagilea hil da» Berria 2019-2-18.
  2. Euskadiko Filmategia. Gutiérrez Márquez, Juan Miguel. .
  3. «Juanmi Gutierrezi omenaldia | Tabakalera - Donostia / San Sebastián» www.tabakalera.eu (Noiz kontsultatua: 2019-09-16).[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12261058
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 75625809
  • BNE: XX871594
  • Tabakalera ID: 103432
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 57943
  • Lur: 02605/eu_g_3513/g3513
  • Wd Datuak: Q12261058