Kaligrama

Apollinaireren Calligrammes liburuaren azala (1917).
Kaligrama bat.

Kaligrama (calligramme frantses hitzatik) poesia bisual edo ikus-poema mota bat da.[1] Bertsoak edo hitz-multzo bat erabiliz, olerkiak jorratzen duen gaiari buruzko irudi bat osatzen du idazleak. Tipografia, kaligrafia edo eskuz idatzitako testua irudi bisual moduko bat sortzeko moduan konpondu edo konfiguratzen da. Nolabait, poesia eta marrazkia konbinatzen ditu. Hitzek sortutako irudiak bisualki adierazten du hitzak edo hitzek esaten dutena.

Apollinaire

Guillaume Apollinaire (1880-1918) poeta frantziarra, poema hauen sortzailea, kaligrama asko egin zituen. Hala ere, kaligramak ehunka urte zeramatzaten beste kultura batzuetan, hala nola kaligrafia arabiarrean, baina Apollinairek modan jarri zituen. 1918an agertu zuen poema liburuari Calligrammes izenburua eman zion. Egileak “ideograma lirikoak”’ ere deitu zituen poemok.[2]

Garaia

Modernitatean, XX. mendearen hasieran haustura eta berrikuntza bilatzen zuten Abangoardiekin batera zabaldu zen, zehazkiago, kubismo literarioarekin eta ondorengo kreazionismo eta ultraismoarekin. Kaligramak esperimentazio aldi batean berritu ziren, arte plastikoen eta poesiaren elkartzearen bidez, diziplina arteko generorantz bideak zabalduz.[3]

Etimologia

“Calligraphie” eta “gramme” hitzak batuz (“kallos”=ederra+” gramma”=letra) Apollinairek sortu zuen hitza.

Egileak

Olerkari askok kaligramak egin dituzte:

  • Juan Larrea
  • Guillermo de Torre
  • Gerardo Diego
  • Guillermo Cabrera Infante
  • Vicente Huidobro
  • Joan Brossa
  • Joxan Artze

Adibideak

  • Jacques Cellier XVI. mendearen amaieran.
    Jacques Cellier XVI. mendearen amaieran.
  • Antzinako kaligrama
    Antzinako kaligrama
  • 1935ean ospatutako Salon des humoristes erakusketaren kartela.
    1935ean ospatutako Salon des humoristes erakusketaren kartela.
  • Calligrammes liburuaren poema bat.
    Calligrammes liburuaren poema bat.

Hezkuntzan

Kaligramak sarritan erabiltzen dira hezkuntza munduan, lan sortzailea eta motibatzailea baita. Normalean, aurretik erabiliko diren testuak prestatzen dira, ondoren hitz horiekin marrazkia egiteko.

Erreferentziak

  1. http://ikusentzunantigualuberri.blogspot.com/2017/09/kaligrama-bat-sortu.html
  2. APOLLINAIRE, Guillaume. Caligramas. ebooks Patagonia, 2015.
  3. https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_xslt&view=frontpage&layout=lth_detail&Itemid=474&search=kaligrama

Kanpo estekak

  • [1] Aurelia Arkotxa, Euskaltzaindiaren Literatura Terminoen Hiztegian, 436. or.
  • (Frantsesez):[2] Kaligramak Apollinaireri eskainitako web orrian.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q118015
  • Commonscat Multimedia: Calligrams / Q118015

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX528629
  • BNF: 171285737 (data)
  • GND: 4130241-2
  • NKC: ph536930
  • SUDOC: 20161717X
  • Wd Datuak: Q118015
  • Commonscat Multimedia: Calligrams / Q118015