Kanuto III.a Hardeknut

Kanuto III.a Hardeknut

Irudi gehiago
Ingalaterrako monarka

1040ko martxoaren 23a - 1042ko ekainaren 8a
← Harold Harefoot - Eduardo Aitorlea →
Danimarkako monarka

1035 - 1042ko ekainaren 8a
Knut II.a Danimarkakoa - Magnus I.a Norvegiakoa
Bizitza
JaiotzaIngalaterra, 1018
Herrialdea Danimarka
HeriotzaLambeth (en) Itzuli, 1042ko ekainaren 8a (23/24 urte)
Hobiratze lekuaWinchesterreko katedrala
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaKnut II.a Danimarkakoa
AmaEmma Normandiakoa
Anai-arrebak
ikusi
  • Goda of England (en) Itzuli
    Gunhilda of Denmark (en) Itzuli
    Eduardo Aitorlea
    Harold Harefoot
    Alfred Aetheling (en) Itzuli
    Svein Knutsson (en) Itzuli
LeinuaHouse of Knýtlinga (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Lantokia(k)Danimarka eta Ingalaterra

Find a Grave: 22393 Edit the value on Wikidata

Kanuto III.a, danieraz Hardeknut (Kanuto gogorra) izenaz ezaguna (10181042ko ekainaren 8a) bikingo errege bat izan zen, Danimarkako errege 1035etik 1042ra, eta Ingalaterrako errege 1040tik 1042ra. Danimarkako Kanuto II.a Handia zuen aita (Danimarkako, Norvegiako eta Ingalaterrako erregea), eta Ingalaterrako Etelredo II.aren alargun Emma Normandiakoa zuen ama.

Bere aitaren oinordekoa izan zen Danimarka eta Ingalaterrako erregetzan, aita 1035eko abenduak 12an hil ondoren, baina, Magnus I.a Norvegiakoarekin liskarrean zebilenez, ezin izan zuen Ingalaterrara joan han bere autoritatea sendotzera, eta, beraz, bere anaia Harold Harefoot izendatu behar izan zuen Ingalaterrako erresumako ordezkari bezala, Kanuto bera joan bitartean.

Baina Haroldek, bere burua errege izendatzen du 1037an, Kanutok, hori onartzea beste erremediorik izan ez zuelarik, norvegiar erregearen aurkako borrokak zirauen bitartean, norekin, azkenean, adostasun batetara iritsi zen 1038an, honen bidez, Hardeknut seme-alabarik izan gabe hiltzen bazen, oinordekoa Magnus I.a Norvegiakoa bihurtuko zelarik.

Danimarka baketua izan ondoren, Kanuto, Ingalaterra inbaditu eta bere anaia traidorea tronutik kentzeko prestatzen da, Brujas hirira iritsiz, Flandrian, non bere ama Emma erbesteratua zegoen, 1039an. Harold, inbasioa baino pixka bat lehenago hil zenez, Kanutok, Ingalaterra domeinatzeko libre zen, handik gutxira errege koroatua izan zelarik.

Bere agintaldiak, ez zuen ospe onik izan, bere mendeko berriei jarri zizkien gehiegizko zergek, 1041ean Worcesterreko matxinada eragin zutelarik. Matxinada, gogor zanpatua izan zen, eta hiria, suntsitua. Garai horretako gehiegizko zergen aurkako protesta bezala Lady Godiva, biluzik, zaldi baten gainean Coventrytik igarotzen aipatzen duen elezaharra, garai horretan emango zen.

1041ean, Hardeknutek, bere anaiorde zen Eduardo Aitorlea, berriz herrira itzultzera gonbidatzen du, bere elkargobernari bezala gobernatzera, Normandian eman zuen erbesteratze luzearen ondoren.

Lambethen hil zen, 1042ko ekainak 8an, 24 urte zituela, dirudienez, epilepsia krisi baten ondorioz, mozkortuta zegoen bitartean. Winchesterreko katedralean lurperatua izan zen.


Aurrekoa
Kanuto II.a Danimarkakoa
Danimarkako erregea
1035-1042
Ondorengoa
Magnus I.a Norvegiakoa


Aurrekoa
Harold Harefoot
Ingalaterrako erregea
1040-1042
Ondorengoa
Eduardo Aitorlea


  • i
  • e
  • a
Dinastia saxoia (871-1016) (1042-1066)
Alfredo Handia • Eduardo ZaharraÆlfweardÆthelstan • Edmundo I.a MiragarriaEadred • Eadwig Ederra • Edgard Baketsua • Eduardo Martiria • Æthelred ZalantzatiaEdmundo II.a • Eduardo Aitorlea • Harold II.a SaxoiaEdgard Ætheling
Daniar dinastia (1013-1042)
Svend I.a Danimarkakoa • Kanuto II.a HandiaHarold Harefoot • Kanuto III.a Hardeknut
Normandiar dinastia (1066-1154)
Gilen I.a Konkistatzailea • Gilen II.a GorriaHenrike I.aEztebe BloisekoaMatilde enperatriza
Plantagenet (1154-1399)
Henrike II.a Plantagenêt • Rikardo I.a Lehoibihotza • Joan I.a LurgabeaHenrike III.aEduardo I.aEduardo II.aEduardo III.aRikardo II.a
Lancaster (1399-1461)York (1461-1485)Tudor (1485-1603)Estuardo (1603-1714)Hannover dinastia (1714-1901)Saxonia-Coburg-Gotha dinastia (1901-…)
  • i
  • e
  • a
Lehenengo monarkak
c. 916 – 1412
Palatinatu-Neumarkt
1397–1448
Oldenburg
1448–1863
Schleswig-Holstein-
Sonderburg-Glücksburg
1863etik
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kanuto III.a Hardeknut Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q190091
  • Commonscat Multimedia: Harthacnut / Q190091

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 66001922
  • ISNI: 0000000121370842
  • GND: 1013332903
  • LCCN: nb2008006857
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q190091
  • Commonscat Multimedia: Harthacnut / Q190091