Kapilaritate

Kapilaritate-eragina: ezkerrean ura, eskuinean merkurioa

Kapilaritatea isurkari batek igarobide estu batean (hodi bat, oihal baten zuntzak…) egiten duen igoaldia edo jaitsaldia da, itxuraz hidrostatikaren legeekin bat ez datorrena.

Ontziaren hormen ondoan bare dagoen isurkari baten gainaldea ez da erabat laua, bihurritu egiten da, eta bihurgunea ahurra da hormak bustitzen dituen isurkaria denean (ura adibidez) eta ganbila bustitzen ez dituenean (merkurioa adibidez). Era berean, uretan sartzen den hodi estu batean urak gora egiten du, ur molekulek beren artean, eta ur molekulek eta ontziarenek elkar erakartzen dutelako; hodia zenbat eta estuagoa izan, ura orduan eta gorago doa. Merkurioarekin berriz ez da hori gertatzen, behean geratzen da.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/08/01 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q188603
  • Commonscat Multimedia: Capillary action / Q188603

  • Identifikadoreak
  • GND: 4029556-4
  • NDL: 00576296
  • NKC: ph121441
  • AAT: 300191613
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D002197
  • Wd Datuak: Q188603
  • Commonscat Multimedia: Capillary action / Q188603