Kapilduiko radarra

Kapilduiko radarra
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaArluzea
Historia eta erabilera
Data2005eko urriaren 20a -
KudeatzaileaEuskalmet
Arkitektura
Dimentsioak58,8 (altuera) m

Kapilduiko radar meteorologikoa Euskalmet euskal meteorologia agentziak ekaitzak iragartzeko Kapildui mendian (Arluzean, Araban) instala zuen radarra da. 2005eko urriaren 20an inauguratu zuten.

Radarraren dorreak 58,8 metroko altuera du. Dorrea 8 modulu zilindrikoz osatua dago, zilindro bakoitzak 4,5 eta 6 metro arteko diametroa du eta radomoak, berriz, 9,2 metrokoa. Radomoaren barruan, 6 metroko diametroa duen radar parabolikoa dago. Radarraren transmisorea Klystron teknologiakoa da, C bandan (5.6 GHz) dabil eta 400 kilometroko erradioa fidagarritasunez aztertzeko gai da. Horrez gain, 250 km/h-ko arteko haize-boladekin lan egiteko prestaturik dago.[1]

Xehetasunak

Selex-Gematronik (Selex-Gematronik, 2005b) enpresaren Meteor 1500C Doppler Meteorologia Radar Duala erabiltzen dute[2]. Sistemak erreflektibitateari, erreflektibitate diferentzialari eta haize-eremuei buruzko informazioa ematen du 10 minutuero.

Erreferentziak

  1. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila: Kapilduiko radar meteorologikoa[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Ingelesez) ERAD 2008: Meteorologia eta hidrologia radarrei buruzko bosgarren hitzaldi europarra[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

  • Euskalmet
  • Kapildui

Kanpo estekak

  • Euskalmet meteorologia agentzia: Kapilduiko estazio meteorologikoaren datuak
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12261273
  • Commonscat Multimedia: Weather radars in the Basque Country / Q12261273

  • Wd Datuak: Q12261273
  • Commonscat Multimedia: Weather radars in the Basque Country / Q12261273