Antzerkia jorratu du gehienbat bere sorkuntza-lanetan. Hain zuzen ere, birritan irabazi du Toribio Altzaga Saria: 1998an Jon gurea, Parisen hatzana lanarengatik, eta 2001ean Aldi joana, Joana antzerki lanarengatik. 2002an, Elurrezko eskeletoa ere argitaratu zuen. 2012an, berriz, Bi komedia eta erdi, eta Tragedia emea antzerki-lanek ikusi zuten argia (Hiria). Narratibari dagokionez, berriz, Innis Fodhla, amonaren ipuin irlandarrak ipuin-bilduma argitaratu zuen 1995ean (2012an berrargitaratua), Henrike higanota 2004an (del Olmok berak gaztelerara itzulia), eta Hiltzaile Ilegorria, zeinari esker irabazi baitzuen Irun-Kutxa euskarazko nobela saria.
Irakaslea
EHUkoMaisu Eskolan egin zituen ikasketak lehenengo, eta Euskal Filologian lizentziatu zen gero Deustuko Unibertsitatean. Itzulpen Masterra egin zuen EHUn, eta zinpeko itzultzaile ere bada. Aurretik Muskizko ikastolan zein Gabriel Aresti euskaltegian irakasle lanetan eta Barakaldoko Antzerki Lantegi Iraunkorreko zuzendaritzan aritua dugu. 1993. urtetik landa Donostiako udaletxeko itzultzaile dihardu.[1]
Itzulpengintzaz eta literaturaz eskolak eman ditu UEUn, EHUn eta beste hainbat erakundek antolatutako ikastaroetan. Bestalde, artikulu ugari idatzi du euskal itzulpengintzari buruz.[2][3]
Itzultzaile eta interpretea
Karlos Del Olmo interpretea Donostiako udaletxean
EIZIE elkarteko lehendakari izan zen 2003tik 2005ra bitarte, lehenago idazkari nagusia ere, eta elkarte horren hainbat proiekturen eragilea. Adibidez, Senez itzulpen-aldizkariaren zuzendaria da 2006az geroztik, aldizkarian literatur itzulpengintzaz idazten du ere.[4] 31 eskutik blogeko parte hartzaileetako bat izan zen hilero artikulu ba idatzi zuen 2013tik 2016ra bitarte.[5]
Lanak
Nobela
Jentilen kronikak: zazpiherritik itsasgorrietara (2002, Dakit argitaldaria). Euskal mitologian oinarritua.
Hiltzaile ilegorria (2004, Kutxa). Polizia-nobela honek Irun Kutxa saria jaso zuen. Polizia-generoko lana da, Erdi Aroko dokumentu bati buruzko ikerketa filologikoa egin zuten, hilketa bati eta Euskal Herriko lehendakariaren aurkako atentatu-saiakera bati buruzko ikerketarekin.[6]
Euskaltzaindiaren Toribio Altzaga sarien irabazleak (2000)Jon gurea, Parisen hatzana (1999, BBK - Euskaltzaindia). Jon Mirande idazlea protagonista duen lan honek EuskaltzaindiarenToribio Altzaga Saria jaso zuen.[7] Jon Mirande Ayphasorhok (1925-1972) bere buruaz beste egin aurreko ustezko azken orduak modu dramatizatu eta poetiko batean berreraiki gura izan zuen egileak.
Euskaltzaindiaren Toribio Altzaga sarien irabazleak (2001)Aldi joana, Joana (2001, BBK - Euskaltzaindia). Nafarroako erregina izan zen Joana Albretekoa protagonista duen lan honek ere Euskaltzaindiaren Toribio Altzaga saria jaso zuen.[7] Aktore-talde batek antzezlan bat aurrera ateratzeko duen zailtasuna erakusten da obran.
Elurrezko eskeletoa (2002, Hiria). Obrako protagonistak Bergamín eta Unamuno dira.
Saiakera
Egungo euskal antzerkiaren historia. Jon Batti Kortazar Uriarte, Karlos Del Olmo Serna, Iñaki Aldekoa Beitia (2013, UPV-EHU)
Itzulpenak
Izuaren eskifaia (La tripulació del Pànic). Pau Joan Hernàndez.
Marcial Agirre eskultorea. Larraitz Arretxea Sanz eta Mikel Lertxundi Galiana.
«
Itzultzea berridaztea da, beraz, itzultzea idaztea da, itzultzailea ere bada idazlea. Itzulpengintza neurri handi batean teknika da, baina baita artea ere. Ekintza moduan gauza komun asko dituzte idazteak eta itzultzeak.
1998: Euskaltzaindiaren Toribio Altzaga antzerki-saria irabazi zuen, Jon gurea, Parisen hatzana obrarekin.[10]
2000: Euskaltzaindiaren Toribio Altzaga antzerki-saria irabazi zuen, Aldi Joana, Joana[11]
2004: Euskarazko Nobelaren Irun-Kutxa Saria lortu zuen., Hiltzaile ilegorria polizia-generoko lanarekin.
Erreferentziak
↑Karlos del Olmo Nor da Nor euskal itzulpengintzaren datu-basean.
↑Karlos del Olmo-ren Inguma datu-basean (> 75 erreferentzia)
↑[http://uberan.eus/?kaia/item/karlos-del-olmo-mundua-gaur-egun-mundua-da-itzulpengintzari-esker «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Karlos del Olmo: �mundua gaur egun mundua da itzulpengintzari esker�»] uberan.eus(Noiz kontsultatua: 2020-10-17).
↑Karlos del Olmo-ren artikuluak 31 eskutik blogean
↑«Olmo Serna, Karlos del - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus(Noiz kontsultatua: 2020-10-17).
↑ ab«BBK-Euskaltzaindia literatura sariak» www.euskaltzaindia.eus(Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
↑Sumendiaren azpian liburuaren fitxa Literatura Unibertsala sailean
↑«Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Karlos del Olmo: mundua gaur egun mundua da itzulpengintzari esker» uberan.eus(Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
↑(Ingelesez)Ezkerra, Estibalitz. (2001-06-23). «Iaz saritutako lau lanak argitaratuko dituzte Euskaltzaindiak eta BBK-k» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-10-17).