Kwakiutl

Kwakiutl Ipar Amerikako mendebaleko izen bereko herri amerindiarreko kidea da.

Kwakiutlak Kanadako Vancouver uharteko kostaldean bizi dira. Wakash hizkuntzaren hainbat dialekto hitz egiten dute. Arrantzatik bizi dira, eta trebetasun handia dute egurra lantzen; zurezko etxeak, txalupak, totemak eta abar egiten dituzte.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.