Kyotoko Museo Nazionala

Kyotoko Museo Nazionala
 Kanpoaldea 
 Sarrera 
Sarrerako ateak Irudi gehiago
Map
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Kyoto
Izendaturiko hiria Kyoto
Japoniako auzoaHigashiyama-ku
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1897
Webguneahttp://www.kyohaku.go.jp/


Kyotoko Museo Nazionala (japonieraz: 京都国立博物館, Kyōto Kokuritsu Hakubutsukan?) Kyotoko museorik garrantzitsuena da eta Japoniako arte museo handienetakoa.

Historia

1889an museoa egitea erabaki eta 1897an ireki zituen ateak. 1924ean Kyoto hiriak hartu zuen museoaren jabetza. Hainbat izen izan ditu, gaur egungoa 1952an hartu zuen.

Egitura

Hainbat eraikin ditu, ikusgarriena Erakusketa Berezien Aretoa, 1895ean Katayama Tōkumak diseinaturikoa. 1966an Bildumen Aretoa ireki zuen. Bi eraikin hauek eta Sarrerako ate nagusia Japoniako Altxor Garrantzitsu izendatuak daude.

Bildumak

Museo honek tenplo eta santutegietako artelanak jasotzea du helburu. Guztira 12.000 objetu ditu eta hauetaitik 6.000 daude ikusgai. Hauetaz gain 200.000 argazki artxibo ere baditu. Hiru zatitan banatzen da museoa:

  • Artelanak: eskulturak, margolanak eta kaligrafia.
  • Artisautza: ontziak, zeramika, lakatuak eta metalgintza.
  • Arkeologia: interes historiko eta arkeologikoa duten objetuak.

Iruditegia

  • Kyotoko Museo Nazionala.
    Kyotoko Museo Nazionala.
  • Rodinen pentsalaria.
    Rodinen pentsalaria.
  • Museoaren fatxada.
    Museoaren fatxada.
  • Kishi Ganku-ren (1756-1839) margolana.
    Kishi Ganku-ren (1756-1839) margolana.
  • XII mendeko kaligrafia.
    XII mendeko kaligrafia.

Kanpo estekak

  • (Japonieraz)(Gaztelaniaz)(Ingelesez) Kyotoko Museo Nazionaleko webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q147286
  • Commonscat Multimedia: Kyoto National Museum / Q147286

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 159167589
  • ISNI: 0000000119588893
  • BNF: 12164573d (data)
  • GND: 128231-1
  • LCCN: n81053839
  • NDL: 00258091
  • NKC: olak2002158654
  • CiNii: DA0022194X
  • SUDOC: 030175615
  • ULAN: 500301104
  • Wd Datuak: Q147286
  • Commonscat Multimedia: Kyoto National Museum / Q147286