Letania (botanika)

Letania
haizemaile palmondoa
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaArecales
FamiliaArecaceae
GeneroaLivistona
Espeziea Livistona chinensis
(Jacq.) R.Br. ex Mart.

Letania, haizemaile palmondoa, edo Livistona chinensis, palmondoen (Arecaceae) familiako Livistona generoaren barnean dagoen loredun landare bat da. Lorezaintzan asko lantzen den palmondo nano bat da.

Etimologia

  • Livistona, Patrick Murrayren omenez, Livingstoneko baroia zena.
  • chinensis, bere Txinatar edo honen inguruko herrialdeetan duen jatorriagatik.

Banaketa

Japonian, Ryukyu uharteetan eta Taiwanen dago.

Deskribapena

Gutxi gora-behera laua den, eta tontorretik pixka bat eraztundua den estipedun palmondo bat da, 5 eta 9 metro bitarteko altuera eta 20 eta 30 zentimetro arteko diametroa izan dezakeena, oinarrirantz pixkanaka handitu egiten dena.

Ale helduen hostoak, orbikularrak dira, 1 eta 1,5 metro bitarteko luzerakoak, foliolo luze zintzilikariak, erdiko nerbiotze horixkaduna eta irtena, oso itxura apaingarria emanez. 1,5 metroko pezioloa du, hiruki formako sekzioduna, oinarrirantz, hortz arantzatsu nabarmenagoekin.

Hostoen artetik hazten diren loreak, 1,5 metroko luzeradunak, hori krema koloreko loreekin. Esfera eta arrautza forma arteko fruitua du, 2,5 zentimetroko luzeraduna eta kolore berde-urdinxka distiratsuduna.

Bere hazkuntza motela da, 5 metroko altuerara iristeko, gutxi gora-behera 10 urte behar dituelarik.

Landaketa eta erabilerak

Hazien bidez ugaltzen da, 70 egunetan ernetzen direnak.

Hotza erlatiboki jasaten du ale heldua denean, baina ez gaztea denean. Neurriko ureztatzeak eta eguzkitara edo erdi itzaletan egotea behar ditu.

Barneko landare bezala edo kanpoko landare bezala erabiltzen da lorezaintzan itxura txikiko zuhait bezala.

Sinonimoak

  • Latania chinensis Jacq. (1801).
  • Saribus chinensis (Jacq.) Blume (1838).
  • Chamaerops biroo Siebold ex Mart. (1838).
  • Livistona mauritiana Wall. ex Mart. (1838), pro syn.
  • Saribus oliviformis Hassk. (1842).
  • Saribus subglobosus Hassk. (1842).
  • Livistona sinensis Griff. (1850), orth. var.
  • Livistona oliviformis (Hassk.) Mart. (1853).
  • Livistona subglobosa (Hassk.) Mart. (1853).
  • Livistona japonica Nakai ex Masam. (1929).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q709649
  • Commonscat Multimedia: Livistona chinensis / Q709649
  • Wikispecies Espezieak: Livistona chinensis

  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 412097
  • African Plant DB: 33154
  • EOL: 1140296
  • Fl. China: 200027087
  • GBIF: 2733469
  • GRIN: https://npgsweb.ars-grin.gov/gringlobal/taxonomydetail.aspx?id=22431
  • IPNI: 668021-1
  • ITIS: 503507
  • NCBI: 115492
  • PlantList: kew-114913
  • W3TROPICOS: 50311561
  • USDA Plants: LICH3
  • uBio: 4960947
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: S7TJ17WB4U
  • Wd Datuak: Q709649
  • Commonscat Multimedia: Livistona chinensis / Q709649
  • Wikispecies Espezieak: Livistona chinensis