Letra-tipo

Garamond familiako bi letra: s altua bere ondorengo i bokalari lotuta

Tipografian, letra-tipoa idatzizko testu bat sortzeko erabiltzen den glifoen sorta da.

Informatikan

Testu prosezadoreetan erabilitako letra mota ezberdinak fonts deitzen dira. True type fonts dira mota erabilienak. True type fonts formatu hauei esker, edozein letra mota handitu edo txikitu dezakegu, eta inprimagailuan zein monitorean era egokian aurkeztu.

Apple Computer izan zen TrueTypeFont formatoa asmatu zuena. Gaur egun Windows-en ere erabiltzen da.

Letra-tipoak deskribatzeko izendapenak

Baliabide informatikoez erabiltzen diren letra-tipo guztietan LETRA LARRIak eta letra xeheak egoten dira. Letra larriak noiz erabili behar diren adierazten duten estilo-liburuak badaude.

Testu prozesadoreetan letra lodia eta letra etzana aukeran egoten dira. Ortotipografia[1] estilo-liburuetan[2] bila ditzakegu letra-tipoak aukeratzeko aholkuak.

Badaude letra-tipo zorrotzak (Serif) eta letra-tipo kamutsak (Sans-serif). Ortotipografia estilo-liburu batzuk testuaren gorputza letra zorrotzarekin idazteko gomendatzen dute eta letra tipo kamutsa izenburuetan. Ez da aholkatzen testu berean letra-tipo asko nahastea.

Adibidez, Euskal Herriko Unibertsitateak EHU letra-tipo serif eta sans-serif argitaratu ditu.

Ikus, gainera

  • Letra-tipoen zerrenda.
  • Letra erregular.
  • Letra etzan.
  • Letra lodi.
  • Unicode.
  • RTF.

Erreferentziak

  1. «ortotipografia - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
  2. Zubimendi, Joxe Ramon. (2004). Ortotipografía : ikasmaterialetako hizkuntzaren egokitasun-irizpideak finkatzeko Aholku Batzordea. (1. argit. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 84-457-2127-5. PMC 733689949. (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q4868296
  • Commonscat Multimedia: Fonts / Q4868296

  • Identifikadoreak
  • AAT: 300208335
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q4868296
  • Commonscat Multimedia: Fonts / Q4868296


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.