Madrilgo Musika Auditorioa

Madrilgo Musika Auditorioa
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
UdalerriaMadril
Koordenatuak40°26′45″N 3°40′39″W / 40.4458°N 3.6775°W / 40.4458; -3.6775
Map
Historia eta erabilera
Inaugurazioa1988
Edukiera2.324
Arkitektura
ArkitektoaJosé María García de Paredes
Kontaktua
E-postamailto:[email protected]
Telefonoatel:+34-913-37-01-39
Webgune ofiziala

Madrilgo Musika Auditorioa batez ere musika klasikoko kontzertuetarako erabiltzen den kontzertu aretoa da. Kultura Ministerioaren ardurapean dagoen Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalaren erakundea da. José María García de Paredes arkitektoak diseinatutako eraikina 1988ko urriaren 21ean inauguratu zen. Areto honen eraikuntza musika azpiegitura egokia osatzea helburu zuen Auditorioen Plan Nazionalaren baitan programatu zen [1]

Espainiako Orkestra Nazionalaren, Espainiako Abesbatza Nazionalaren eta Espainiako Orkestra Nazional Gaztearen egoitza da.

Instalazioak

Areto sinfonikoa.

Auditorioak programazio aktibo eta jarraitua du. Bi kontzertu-areto ditu, sinfonikoa eta ganberakoa, 2324 eta 692 eserlekurekin, hurrenez hurren. Horiei esker, egunean lau kontzertu egin daitezke, arratsaldeko eta gaueko saioetan. Gainera, 208 ikuslerentzako lekua duen abesbatzaren areto nagusi bat du. Ekitaldi aretoa, entseguak egiteko gela, bakarlarien prestaketarako hamalau areto txiki, grabazio kabina, prentsa aretoa, bi kafetegi eta opari denda bat ere baditu.[1]

Areto sinfonikoa

Areto sinfonikoan Gerhard Grenzing espezialistaren 5700 hodiko organoa dago. Bestalde, abesbatzarako eremuak erraz har dezake publikoa obra sinfonikoak egiten direnean, eta, orduan, aretoaren edukiera 2400 eserlekutik gora handitzen da.[2]

Auditorium nagusiaren eszenatokia 285 m²-ko azalerarekin proiektatu da. Orkestra sinfoniko oso baterako edota 130 ahotseko koru baterako lekua du, eta podium osagarrietan zatitu daiteke eszena erabiltzeko aukeretara egokitzeko.

Ganbera aretoa

Ganbera Aretoan, eszenatokia erabat horizontala izatea aurreikusten da, 100 m²-ko azalerarekin, Haydn edo Mozarten sinfoniak ere egin ahal izateko.[2]

Erreferentziak

  1. a b «¿Qué quiere usted saber de…? El Auditorio Nacional de Música de Madrid. Entrevista a su directora: Isabel Vázquez» Melómano 2012.
  2. a b «Auditorio Nacional De Música. Madrid/España» Informes de la Construcción 42 (410): 5-46. noviembre/diciembre, 1990.

Kanpo estekak

  • Auditorioko orrialde ofiziala
  • El sueño de una gran caja de música El País egunkariak aretoaren 25. urteurrenari omenaldia eginez publikatua.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3774680
  • Commonscat Multimedia: Auditorio Nacional de Música, Madrid / Q3774680

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 131306860
  • Arkitektura
  • COAM: F2.523
  • Wd Datuak: Q3774680
  • Commonscat Multimedia: Auditorio Nacional de Música, Madrid / Q3774680