Mertxe Rodriguez
Mertxe Rodriguez | |
---|---|
Marimotots, Eskoriatzako Huhezi fakultatean, 2017. | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mertxe Rodriguez Serrano |
Jaiotza | Lasarte-Oria, 1968ko irailaren 10a (55 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pailazoa eta aktorea |
Mertxe Rodriguez Serrano, ezizenez MariMotots (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1968ko irailaren 10a), antzezlea eta pailazoa da. MariMototsen rola du, Pirritx eta Porrotx pailazoekin batera diharduen emanaldietan.[1]
Biografia
Caceres jatorriko guraso erdaldunen seme-alabak Lasarte-Orian jaio ziren. Mertxe gaztetxotatik murgildu zen euskara ikasteko abenturan. Hamaika urtez pailazoekin lanean ibili ondoren, sortu zen MariMotots. Hasiera batean aldi baterako pentsatua bazen ere, lasterrera pertsonaia finkoa izan zen. 2006-2007 urte inguruan MariMotots papera egiten hasi zen Pirritx eta Porrotxekin batera. Harrezkero umeei bideratuta dauden hainbat Marimotots-produktu ikusten dugu, besteak beste, DVD, karta, liburu edo panpin.[2]
2022ko irailean Durangoko Zabalarra eskolan Pirritx, Porrotx eta Marimotots bidelagun dituzte, Zabalarrako guraso elkarteak eta eskolako komunitateak abiatu duten ekimen berrian: Euskara ardatz dutela, eskolako kideen artean ezaguna den kamiseta berdeak barneratzen dituen "Baloreak eta sentipenak" (Korrikan parte hartzea, eskolan sukaldea lortzeko borroka, Euskal Herria ezagutzeko txangoak…) islatuko dituen abesti bat sortzean.[3]
MariMototsen sorrera
2006-2007 inguruan jaio zen MariMotots petsonaia. Gabon batzuetan Porrotxekin ospitalera minbizia zuten ume batzuei bisita egitera joan zen eta handik atera zirenean, Porrotxek esan zion: "Mertxe, datorren urtean Marimotots mototsik gabe geldituko da"; eta bigarren urtea egin zutenean, minbiziaren gaia hartu zuten lantzeko. Handik aurrera, hirugarren urtean hasi zen Marimotots oholtza gainean dantzari, kantari, kontu-kontari eta abar.[2]
Bizitza pertsonala. Harrera familia
Mertxe Rodriguezek ume propiorik ez izatea erabaki zuen.[4][5] 2003 urte inguruan Familia anitzak zirela eta, lan bat egin zuenetik harremana izan du hainbat elkarterekin, besteak beste, Ume alaia, Gaitu edo Beroa. Familia harrerez arduratzen den Beroa Elkartearen bidez bi aldiz izan da harrera-ama, lehenbizi haurtxo batena eta gero bi neba-arrebarena.
Mertxe Rodriguezen hitzetan:
"Harrera familia izatea izan da nire bizitzako abentura."[4]
Korrika
2016an Tipi-tapa, Korrika! abestia kaleratu zuten.
2009ko Korrikan, Korrikaren 16. edizioan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek idatzi eta Gazteizko Ama Zuria plazan irakurri zuten mezua.[6]
2022ko Korrikak, Korrikaren 22. edizioak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots omendu zituen.[7][6]
Lanak
Besteak beste lan hauetan parte hartu du:[8]
Abestiak
Zerrenda: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen abestiak.[9] Ospetsuenetako batzuk:
- Tipi-tapa Korrika! 2020.02.30 eta Tipi-Tapa Korrika! dantza 2016
- Karaoke Bideoa: Maite zaitut
- Bideoa: Ni euri tanta banintz...
- Bideoa (zeinu hizkuntzan): Ni euri tanta banintz
Antzerkia
Urtea | Ikuskizuna | Konpainia | Zuzendaritza |
---|---|---|---|
2003 | KATXIPORRETA | TAKOLO PIRRITX ETA PORROTX | MERTXE RODRIGUEZ |
2002 | AUPA KINTXO | TAKOLO PIRRITX ETA PORROTX | MERTXE RODRIGUEZ |
2001 | PARRANDAN | TAKOLO PIRRITX ETA PORROTX | MERTXE RODRIGUEZ |
2000 | PLISTI PLASTA | TAKOLO PIRRITX ETA PORROTX | MERTXE RODRIGUEZ |
1998-99 | BASERRIAN | TAKOLO PIRRITX ETA PORROTX | MERTXE RODRIGUEZ |
1994 | MADAME SADE | AUSKALO | JON SARASTI |
Telebista
Urtea | Ekoizpena | Katea / Plataforma | Kategoria | Zuzendaritza |
---|---|---|---|---|
GOENKALE | ETB 1 | FIGURAZIOA | ALEX EZKURDIA |
Erreferentziak
- ↑ «Mertxe Rodriguez, "Marimotots", euskara-ikasle», Ikasbil, 2011-02-08.
- ↑ a b «Dokuteka: Mertxe Rodriguez,» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
- ↑ «[BIDEOA Zabalarra eskolako baloreak islatuko dituen abestia sortuko dute, Pirritx, Porrotx eta Marimotots bidelagun dituztela - Durango»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-14).
- ↑ a b Mertxe Rodriguez, harrerako guraso izateaz: Familia Milakolore gara orain. (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «"Esta ha sido la aventura de mi vida. Hemos acogido 2 veces"» EITB 2020-10-08 (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
- ↑ a b «Mertxe Rodriguez - Bing video» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
- ↑ Komunikazioa. «22. KORRIKAk omendu ditu Pirritx, Porrotx eta Marimotots» www.korrika.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
- ↑ Iametza. «MERTXE RODRIGUEZ» euskalaktoreak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
- ↑ Zerrenda:Pirritx, Porrotx eta MariMototsen abestiak. 2022-09-04 (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
Kanpo estekak
- Bideoa: Mertxe Rodríguez, AEKn hasi nintzen euskara ikasten, euskaraz amesten, eta beraiei esker, gaur egun euskaraz bizi naiz. Biba zuek saioan 2022.04.08
- Bideoa: Mertxe Rodríguezekin elkarrizketa: Harrera familiak eta Familia milakolore ikuskizuna. Biba zuek saioan. 2020.10.28
- Audioa (gaztelaniaz): Harrera familia gisa izan duen esperientzia, Mertxe Rodriguezi elkarrizketa. 2020 urria
- Datuak: Q16518360