Michael Caine
Michael Caine | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maurice Joseph Micklewhite |
Jaiotza | Rotherhithe (en) , 1933ko martxoaren 14a (91 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Windsor (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Patricia Haines (1955 - 1962) Shakira Micklewhite (en) (1973ko urtarrilaren 8a - |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Hackney Downs School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, idazlea, autobiografialaria, antzerki aktorea, telebista-aktorea eta aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Parte hartutako gatazkak | Koreako Gerra |
michaelcaine.com | |
|
Michael Caine, jaiotzez Maurice Joseph Micklewhite (Londres 1933ko martxoaren 14a), britainiar aktorea da. Mundu mailan, ingelesez cockney hizkeran mintzatzeagatik ospea du. 115 film inguru egin ditu, eta Erresuma Batuko aktorerik ezagunenetako bat da[1]. Gizonezko bigarren mailako aktore onenaren Oscar Saria bi aldiz irabazi du, eta hiru Urrezko Globo jaso ditu. 2000an Donostia Saria eman zioten. Britania Handiok Sir titulua eraman dezake.
Bizitza
Zale gisara hasi zen antzerki, telebista eta zinemagintzan, paper txikiak eta laburrak eginez. Julian Amyesen Muino bat Korean (1956) izan zuen lehenbiziko filma, eta ez zuen sosik ere kobratu hartan lan egiteagatik. Bigarren mailako hainbat paper egin zituen ondoren, 1963an Zulu errodatu zuen arte, Cy Endfielden aginduetara: Hegoafrika britainiarren pean zegoen garaian kokatzen da filma, eta ofizial aristokrata baten papera egiten du Cainek. Hurrengo arrakasta britainiar zerbitzu sekretuetako agente gisa (Harry Palmer) lortu zuen, The Ipcress File (1965) filmari esker. Hurrengo urtean (1966) Alfie egin zuen, Lewis Gilberten zuzendaritzapean.
Hortik aurrera heldu zitzaizkion Hollywooden lan egiteko eskaintzak, baita paper hoberenak ere: Sleuth (1972, «Arrastoa»), Laurence Olivierrekin buruz buru egindako izugarrizko filma (antzerki obra tankerakoa), Joseph L. Mankiewiczek zuzendua; Errege nahi zuen gizona (1975), John Hustonen aginduetara egina eta Sean Connery protagonistakide duena. Ondoren egin zituen California suite (1979), Herbert Rossek zuzendua; Ihesa ala garaipena (1980), berriro ere John Hustonen aginduetara; Erailtzeko Jantzia (1980, Brian De Palma) Nahaspila Rion (1984), Stanley Donenekin; Hannah eta bere ahizpak (1986), Woody Allen zuzendari zuela (Oscarra jaso zuen Cainek film horretan egindako lanagatik); Askatasun gozoa (1986), Alan Aldarekin; Le Plus Escroc des deux (1988), Frank Ozek zuzendua.
1990eko hamarkadan film hauek egin zituen, besteren artean: Jekyll & Hyde (1990), Blue Ice (1992, «Izotz urdina»), Bullet to Beijing (1995, «Bala bat Pekinera»), Blood and wine (1996, «Odola eta ardoa»), Mandela and Klerk (1996), The Cider House Rules (1999, Sagardoaren etxeko arauak). Azken film horrengatik bigarren mailako antzezle hoberenaren Oscar Saria jaso zuen.
Filmagintza hautatua
- Zulu (1964)
- The Ipcress File (1965)
- Alfie (1966)
- Billion Dollar Brain (1967)
- The Italian Job
- The Battle of Britain (1969)
- Too Late the Hero (1970)
- The Last Valley (1970)
- Get Carter (1971)
- Kidnapped (1971)
- Sleuth (1972)
- The Wilby Conspiracy (1974)
- Errege nahi zuen gizona (1975)
- The Romantic Englishwoman (1975)
- The Eagle Has Landed (1976)
- A Bridge Too Far (1976)
- The Island (1980)
- Dressed to Kill (1980)
- Escape to Victory (1981)
- Deathtrap (1982)
- Beyond the Limit (1983)
- Blame It on Rio (1984)
- Hannah and Her Sisters (1985)
- Half Moon Street (1986)
- Mona Lisa (1986)
- The Fourth Protocol (1986)
- Dirty Rotten Scoundrels (1988)
- Without a Clue (1989)
- Curtain Call (1997)
- The Cider House Rules (1999)
- Miss Congeniality (2000)
- Quills (2000)
- Shiner (2000)
- The Quiet American (2002)
- Austin Powers in Goldmember (2002)
- Betwitched (2005)
- The Prestige (2006)
- Sleuth (2007)
- The Dark Knight (2008)
- Harry Brown (2009)
- Inception (2010)
- Now You See Me (2013)
- Interstellar (2014)
Oscar Sariak
- 2002 - Izendapena- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria - The Quiet American
- 1999 - Garailea- Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria - The Cider House Rules
- 1986 - Garailea- Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria - Hannah and Her Sisters
- 1983 - Izendapena- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria- Educating Rita
- 1972 - Izendapena- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria- Sleuth
- 1966 - Izendapena- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria- Alfie
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/1/29 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Screening Room Special: Michael Caine Edition.cnn.com
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Caine |
- Michael Caine aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- i
- e
- a
- Walter Brennan (1936)
- Joseph Schildkraut (1937)
- Walter Brennan (1938)
- Thomas Mitchell (1939)
- Walter Brennan (1940)
- Donald Crisp (1941)
- Van Heflin (1942)
- Charles Coburn (1943)
- Barry Fitzgerald (1944)
- James Dunn (1945)
- Harold Russell (1946)
- Edmund Gwenn (1947)
- Walter Huston (1948)
- Dean Jagger (1949)
- George Sanders (1950)
- Karl Malden (1951)
- Anthony Quinn (1952)
- Frank Sinatra (1953)
- Edmond O'Brien (1954)
- Jack Lemmon (1955)
- Anthony Quinn (1956)
- Red Buttons (1957)
- Burl Ives (1958)
- Hugh Griffith (1959)
- Peter Ustinov (1960)
- George Chakiris (1961)
- Ed Begley (1962)
- Melvyn Douglas (1963)
- Peter Ustinov (1964)
- Martin Balsam (1965)
- Walter Matthau (1966)
- George Kennedy (1967)
- Jack Albertson (1968)
- Gig Young (1969)
- John Mills (1970)
- Ben Johnson (1971)
- Joel Grey (1972)
- John Houseman (1973)
- Robert De Niro (1974)
- George Burns (1975)
- Jason Robards (1976)
- Jason Robards (1977)
- Christopher Walken (1978)
- Melvyn Douglas (1979)
- Timothy Hutton (1980)
- John Gielgud (1981)
- Louis Gossett Jr. (1982)
- Jack Nicholson (1983)
- Haing S. Ngor (1984)
- Don Ameche (1985)
- Michael Caine (1986)
- Sean Connery (1987)
- Kevin Kline (1988)
- Denzel Washington (1989)
- Joe Pesci (1990)
- Jack Palance (1991)
- Gene Hackman (1992)
- Tommy Lee Jones (1993)
- Martin Landau (1994)
- Kevin Spacey (1995)
- Cuba Gooding Jr. (1996)
- Robin Williams (1997)
- James Coburn (1998)
- Michael Caine (1999)
- Benicio del Toro (2000)
- Jim Broadbent (2001)
- Chris Cooper (2002)
- Tim Robbins (2003)
- Morgan Freeman (2004)
- George Clooney (2005)
- Alan Arkin (2006)
- Javier Bardem (2007)
- Heath Ledger (2008)
- Christoph Waltz (2009)
- Christian Bale (2010)
- Christopher Plummer (2011)
- Christoph Waltz (2012)
- Jared Leto (2013)
- J. K. Simmons (2014)
- Mark Rylance (2015)
- Mahershala Ali (2016)
- Sam Rockwell (2017)
- Mahershala Ali (2018)
- Brad Pitt (2019)
- Daniel Kaluuya (2020)
- Troy Kotsur (2021)
- Ke Huy Quan (2022)
- Robert Downey Jr. (2023)
- Datuak: Q123351
- Multimedia: Michael Caine / Q123351