Mixel Etxebest

Mixel Etxebest

Euskal Hirigune Elkargoko kidea

2017ko urtarrilaren 23a -
Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en) Itzuli
Maule-Lextarreko auzapeza

2014ko apirilaren 4a - 2020ko uztailaren 3a
Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en) Itzuli
Maule-Lextarreko zinegotzi

2014ko martxoaren 30a - 2020ko maiatzaren 17a
Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMaule-Lextarre, 1961eko urriaren 8a (62 urte)
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua, politikaria eta enpresa exekutiboa

Mixel Etxebest[1] (Maule-Lextarre, 1961eko urriaren 8a -) Euskal Herriko enpresaburu eta politikaria da. 2008tik 2020ra Maule-Lextarreko auzapeza izan zen.

Biografia

Jatorria Gotaine Berrueta etxean duen familia nekazari bateko kidea da; nekazaritza ikasketak egin zituen eta amaitu ostean ardien hazkuntzari ekin zion. Euskaltzale, gau-eskoletan irakaslea izan zen eta Seaskan inplikatu zen. Lasterka Maulen elkarteko kidea da.

Artzainak lantegi taldeko burua izateagatik ezagun egin zen;[2] arlo ekonomikoan Herrikoa elkarteko presidentea ere bada.[3] Tokiko politikan aspalditik sartu zen; 1999an zerrenda abertzalean eta beste birritan hautagai izan ostean (2002an bere zerrendako zinegotzi bakarra izan zen), 2008an Maule-Lextarreko auzapez kargua hartu zuen Agir ensemble pour Mauléon zerrenda independentearen izenean. Taldeak ez zuen etiketa politikorik eta sentsibilitate desberdinak bildu zituen, haien artean zerrendarik aurkeztu ez zuen eskuin frantseszalearena; Etxebesten taldeak zinegotzi guztiak lortu zituen. Urte horretan Euskal Herriko herrialdeetako hiriburuetako alkateen artean euskaldun bakarra zen. 2011n Hautetsien Biltzarreko lehendakariordea bihurtu zen,[4] eta 2017an Euskal Hirigune Elkargoa sortu zenean Elkargoko 15. lehendakariordea eta ekonomia eta lurralde garapeneko batzordeko burua izan zen hautatua.[5]

Erreferentziak

  1. Euskaraz hala idatzi dute erreferentzia ugarik; euskaraz Michel Etxebest ere topa daiteke. Frantseserako sortutako grafiaren arabera Michel Etchebest.
  2. Les 100 qui font bouger le Pays Basque, L'Express, 2001eko otsailaren 15a.
  3. Philippe Etxegorriren bloga.
  4. Mozione bat Eüskal-Herriko Haütesien partez, Xiberoko Botza, 2011ko azaroaren 14a.
  5. «Beñat Arrabit izanen da hizkuntza politikaren buru Euskal Elkargoan» Berria 2017ko otsailaren 15a.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Frantsesez) Agir ensemble pour Mauléon zerrendaren webgunea.
  • Elkarrizketa interneten.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12263730
  • Wd Datuak: Q12263730