Museo Kapitolinoak

Museo Kapitolinoak
Irudi gehiago
Map
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
HiriaErroma
Arkitektura
Deskribapena
Museo kapitolinoak

Museo Capitolinoak (italieraz: Musei Capitolini) Erromako hiriko museo zibiko nagusiak dira[1]. Pluralean esaten da bere jatorriari erreferentzia eginez, izan ere, aurretik zegoen antzinako eskulturen bildumari Benedicto XIV.ak Pinakoteka Gehitu baitzion XVIII. mendean.

Kapitolinoen egoitza historikoa Kontserbadoreen jauregiek (Palazzo dei Cinservatori) eta Jauregi Berriak (Palazzo Nuovo) osatzen dute. Biak Miguel Angelen diseinuaren arabera berritu zen eta Kapitolino muinoan dafgoen Campidoglio enparantzaren alde banatan daude kokatuta.

Historia

Museoaren 1471ean sortu bide zen, Sixto IV.a Aita Santuak hiriari Lateranotik ekarritako brontzeen bilduma garrantzitsu bat (horien artean Luperka izena duen eskultura) erromatar herriari dohaintzan eman zionean[2]. Brontze horiek Kontserbadoreen jauregiko patioan eta Campidoglio plazan kokatu ziren; horren ondorioz museo hau munduko museo publikorik zaharrena dela esan daiteke.

Paulo III eta Pio V.a bezalako hainbat Aita Santuen dohaintzei esker bilduma haziz joan zen, eta horretaz gain Vatikanotik eskultura paganoak kendu zituzten. 1654ean Palazzo Nuovoren eraikitzearekin egoera hobetu egin zen.

Museoa Klemente XII,a Aita Santuaren desiraz ireki zen 1734ean, ia mende bat geroago. Bere ondorengoak  Benedicto XIV.ak  kapitolioko pinakoteka inauguratu zuen Sacchetti eta Pio familiaren bilduma pribatuak eskuratuz

Italiaren bateratzearen ondoren Erroma hiriburu bilakatzeko  egindako indusketek objektu berri asko azaleratu zituzten, hauek, Herri- Biltegi Arkeologikoan, ondoren Antiquarium deitua, neurri batean Kapitolioetan erakutsiak izan ziren  

1997an egoitza berri bat ireki zen Erromako Ostiense auzoko Giovanni Montemartini Zentral Hidroelektrikoan (Centrale Montemartini),  arkeologia industrial eta klasikoaren arteko nahasketa originala lortuz.

Bilduma

Museo kapitolinoetako bilduma historikoak ondorengoak dira:

  • Pinakoteka, Sacchetti markesaren eta Pio Saboyakoa printzeen familiaren bildumatik dator.
  • Protomoteka, Pio VII.aren borondatez 1820ean Panteoitik kapitoliora eraman ziren pertsonai ilustreen bustoen bilduma da.
  • Castellani bilduma, Augusto Castellanik XIX. mendearen bigarren erdialdean eginiko dohaintza da. Hau zeramika arkaikozko (K.a. VIIItik IV.ra) zatiak, zonalde etruriarrekoak gehienbat, baina baita ere zati greziar eta italikoak.
  • Medagliere kapitolinoa: Udaleko txanpon, medaila eta bilduma, 1872an sortua eta 2003an publikoari irekia.

Bertan mantendu den artelanik ospetsuena Marko Aurelioren zaldizko estatua da. Plaza erdian dagoena kopia da, jatorrizkoa hainbat errestaurazio lanetatik pasa ondoren Marko Aurelioren Exedra deituriko eta berriki beiraz estalitako patio batean kokaturik dago, lorategi erromatarrean, Kontserbadoreen jauregiaren atzealdean.

Palazzo Nuovon, K.o. II. mendeko enperadorearen estatuaz gain, jatorrizko Diskobolo greziarra, Gálata hilzorian, Tivoliko Adrianoren villan berreskuratutako Fauno Gorria eta jauregi berean berreskuraturiko Mosaico delle Colombe (usoen mosaikoa) mosaikoa ikus daitezke.

Palazzo dei Conserbatori izeneko eraikineko bisita egiteko museoaren txartel bera erabiltzen da, museoa bi eraikinek osatzen baitute; plazatik sar daiteke edo 30. hamarkadan lur azpian zulatutako galeria bat zeharkatuta. Galeria hori Galleria di Congiunzione izena du eta gaur egun epigrafeak erakusten dira bertan. Gainera, tunelak plaza inguruko hiru eraikinak lotzen ditu.

Palazzo dei Conserbatorian museoaren pinakoteka dago eta Caravaggioren San Joan Bataiatzailea eta Iragarpena (antzeko bertsio bat Parisko Louvren gordetzen da) bezalako margolanak gordetzen ditu. Hiriko sinbolo nagusia den eskultura ere hor gordetzen da: Luperka edo Kapitolioko otsoa. Denbora luzez artelan etruskoa zela uste zen, baina, duela gutxi, ikerlariek ondorioztatu dute K.o. XII. mendean egin zela; horrez gain, badirudi Romulo eta Remo bikiak berpizkunde garaian atxiki zitzaizkiola jatorrizko eskulturari. Beste pieza deigarri bat K.o. IV. mendeko Konstantino II.aren buru erraldoia da. Aipatzekoa da aldei berean, nahiz eta ez hain ezaguna izan, Erdi Aroko lan garrantzitsu bat: Arnolfo di Camnbioren Ritratto di Carlo I d'Angiò (1277), Europako garai postklasikoan pertsonai bizidun bati modu fidel batean zizelkatzen den lehen erretratua da.

Irudi galeria

  • Bustoen irudi panoramikoa
    Bustoen irudi panoramikoa
  • Kleopatraren bustoa
  • Galata hilzorian
    Galata hilzorian
  • Mosaikoa. K.o. 2.K.o. 4. mendera
    Mosaikoa. K.o. 2.K.o. 4. mendera
  • Statue of Athena, Centrale Montemartini, Rome
    Statue of Athena, Centrale Montemartini, Rome
  • Triton
    Triton
  • Kapitolioko otsemea
    Kapitolioko otsemea
  • Erromatar garaikurra (Tropaion) Museo Kapitolinoen patioan ikusgai
    Erromatar garaikurra (Tropaion) Museo Kapitolinoen patioan ikusgai
  • Museo Kapitoloinoetako patioa.
  • Amazona zauritua. Fidiasen eskulturaren kopia
    Amazona zauritua. Fidiasen eskulturaren kopia
  • Antonio kapitolinoa
    Antonio kapitolinoa
  • Apollo Citharoedus (zitara jotzen duen Apolo)
    Apollo Citharoedus (zitara jotzen duen Apolo)
  • Alejandro Handia Helios gisa irudikatua.
    Alejandro Handia Helios gisa irudikatua.
  • Seguruenik, Kefisodotos eskultorearen Artemisa estatuaren kopia
    Seguruenik, Kefisodotos eskultorearen Artemisa estatuaren kopia
  • Augusto enperadorearen bustoa
    Augusto enperadorearen bustoa
  • Komodo enperadorea Herculesen gisa irudikatua
    Komodo enperadorea Herculesen gisa irudikatua
  • Konstantinoren brontzezko burua
    Konstantinoren brontzezko burua
  • Konstantinoren marmolezko burua, Maxentzioren basilikan egondakoa.
    Konstantinoren marmolezko burua, Maxentzioren basilikan egondakoa.
  • Kupido eta Psyche
    Kupido eta Psyche
  • Eros kapitolinoa
    Eros kapitolinoa
  • Eros Thanatos
  • Herakles borrokatzen
    Herakles borrokatzen
  • Horti Lamianitik ekarritako eskultura
    Horti Lamianitik ekarritako eskultura
  • Menadea dantzan
    Menadea dantzan
  • Marco Aurelioren zaldi-estatua
    Marco Aurelioren zaldi-estatua
  • Berniniren Medusa
    Berniniren Medusa
  • Satiroa
    Satiroa
  • Leda eta beltxarga
    Leda eta beltxarga
  • Spinario edo Arantzadun mutikoa
    Spinario edo Arantzadun mutikoa
  • Venus pudica edo Venus kapitolinoa
    Venus pudica edo Venus kapitolinoa
  • Gudari zauritua
    Gudari zauritua
  • Herakles haurra bere sehaskan hiltzera bidalitako suge bat itotzen (erromatar marmola, K.o. II. mendea)
    Herakles haurra bere sehaskan hiltzera bidalitako suge bat itotzen (erromatar marmola, K.o. II. mendea)
  • Karlos Anjoukoaren (Karlos I.a Napolikoa deitua ere) eskulturaren buru errealista; benetazko erretratua.
    Karlos Anjoukoaren (Karlos I.a Napolikoa deitua ere) eskulturaren buru errealista; benetazko erretratua.
  • Giovanni Francesco Barbieri (Il Guernico), Sibila Persiarra
  • Ascoliko brontzea. Eusko-akitanierazko izenak dituen lehenetariko dokumentua
    Ascoliko brontzea. Eusko-akitanierazko izenak dituen lehenetariko dokumentua

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Museos Capitolinos de Roma - Información de Interés» www.rome-museum.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).
  2. «Fundación y primeras adquisiciones | Musei Capitolini» www.museicapitolini.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).

Kanpo estekak

  • Wikimedia Commonsek Musei Capitolini erakunde orria du.
  • Wikimedia Commonsek Museo Kapitolinoei buruzko multimedia kategoria bat du.
  • Museo Kapitolinoetako web-orria (italieraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez)
  • Montemartini Zentraleko web-orria (italieraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q333906
  • Commonscat Multimedia: Musei Capitolini / Q333906

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 171285001
  • ISNI: 0000000121170496
  • BNF: 121420049 (data)
  • GND: 1214261-X
  • LCCN: n79126898
  • SUDOC: 029890012
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 9909127
  • Wd Datuak: Q333906
  • Commonscat Multimedia: Musei Capitolini / Q333906