Neurologia

Neurologia nerbio-sistemaren gaixotasunetaz arduratzen den espezialitate medikoa da, baztuetan beste batzuekin elkarlanean, neurokirurgia, neurofisiologia, neuropsikologia eta psikiatriarekin bereziki.

Lotutako gaixotasunak

  • Gaixotasun infekziosoak: Meningitis, entzefalitis, Lyme gaitza.
  • Gaixotasun neuroendekatzaileak:
    • Dementziak (Alzheimer eta beste).
    • Parkinsonen gaixotasuna.
    • Alboko esklerosi amiotrofikoa.
  • Gaixotasun desmielinizatzaileak: Esklerosi anizkoitza.
  • Gaixotasun episodikoak edo paroxistikoak:
    • Epilepsiak.
    • Istripu zerebrobaskularrak (IZB).
    • Zefalea edo buruko minak (Migrainak barne).
    • Loaren nahasmenduak.

Diagnostikoa

Miaketa fisikoan, miaketa neurologikoak bere teknika berezia dauka. Laburbilduta, mugitzeko (burua, gorputz-adarrak...), sentitzeko (mina, beroa/hotza...) eta arrazoitzeko gaitasuna aztertu behar da.

Bestela, proba osagarrien artean, hauexek dira ohikoenak:

Berrikuntzak

Berrikuntza nabarietako bat, garunen zelulen kultibazioa da. Berrikuntza hau, Parkinsonaren eta epilepsiaren aurkako tratamendurako da. Floridako unibertsitateko Scheffler irakasle neurologoa, egin du aurkikuntza hau. Berrikuntza honen helburua, garuneko zelulak izoztea da eta noizbait behar badira, desizoztu egin. Modu horretan, gauza askotarako erabili ahalko dira, hala nola, gaixotasun neurologikoen tratamenduetarako.[1]

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) European Federation of Neurological Societies (EFNS)
  • (Gaztelaniaz) Sociedad Española de Neurología (SEN)
  • (Frantsesez) Société Française de Neurologie (SFN)
  • (Ingelesez) "European Journal of Neurology" aldizkaria[Betiko hautsitako esteka]
  • (Ingelesez) "Neurology" aldizkaria
  • (Gaztelaniaz) "Neurologia" aldizkaria

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Neurologian emandako berrikuntzak. (Noiz kontsultatua: 2016ko maiatzaren 06a).