Nuarbe

Nuarbe
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaAzpeitia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°08′08″N 2°13′52″W / 43.13556°N 2.23111°W / 43.13556; -2.23111
Garaiera152 metro
Demografia

Nuarbe Azpeitia eta Beizama artean dagoen auzoa da. Ibaieder errekak banatzen ditu bi aldeak eta Beizamako aldetik Antsosoro erreka jaisten da.

Nuarberi buruz

Historia

Nuarbeko etxe zaharrenak XVI. eta XVII. mendekoak omen dira. Antzinako Nuarbe osatzen zuten eraikinak ostatua, errota, burdinola edo errementaria, ermita eta zenbait etxe ziren. Ostatuaren lehen aipamenak 1692. urtekoak dira, Erdikoa etxearenak, 1652. urtekoak, eta Alikante izeneko etxearenak, 1647koak. Azken hau, aipatutako urtean Baltasar Ibarguren Urrestillako bikarioarena zen.[1]

Nuarbeko urtegia

1984an amaitu zen 1979an eraikitzen hasitako proiektua. Urtegiak Zarautz, Getaria, Zestoa, Zumaia, Azpeitia eta Azkoitiko herriak urez hornitzeko eraiki zen.[1]

Otarregintza

1960-1970 garaira arte, otarregintza zen nuarbetarren diru-iturri nagusia. Garai batean Nuarben/nuarbetarrek egindakoak ziren Gipuzkoan zehar gehien zabaltzen ziren otarreak.[1]

Nuarbe munduan

Sokatira

Sokatira talde indartsua eta ospetsua dauka herriak, nazioartean hainbat txapelketa irabazi duena. Hori dela eta, auzoan kirol horrekin lotutako museoa ikusgai dago 1995etik.

Bitxikeriak

ETB 1eko Herri txiki, infernu handi telebista saioko 5. denboraldiko zortzigarren programa Beizaman izan zen. Momentu batean Nuarbetik ere pasa zen Mikel Pagadizabal, saioko aurkezleetako bat, eta bi nuarbetarrekin ibili zen berriketan, haietako bat Juan Zabaleta Txistu otarregilea.

Auzokide ezagunak

  • Angel Otaegi - ETAko kidea, pilotaria eta txirrindularia
  • Xiriako Gurrutxaga Nuarbe - pilotaria
  • Juan Zabaleta Txistu - otarregilea

Erreferentziak

  1. a b c Azkune, Laxaro. (2015). Oroimen bizia. Azpeitiko auzoak XX. mendean. Azpeitia Udala, 207-221 or..

Ikus, gainera

  • Nuarbe (Azpeitia)

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) "Nuarbeko Sokatiraren Museoa: Soka eten ez dadin"
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12264937
  • Wd Datuak: Q12264937


Azpeitiko auzoak

Aratz-ErrekaAzpeiti herrigunea • Eizagirre • Elosiaga • Izarraitz • OdriaOñatz • Loiola • Nuarbe • Urrestilla

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa