Olatz Ganboa

Olatz Ganboa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOlatz Ganboa Pilar
JaiotzaGetxo, 1985eko urtarrilaren 2a (39 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AitaJon Ander Ganboa
Bikotekidea(k)
ikusi
  • Mikel Losada
Familia
ikusi
  • Anastasio Agirre (birraitona)
    Ane Ganboa (izeko)
    Uxue Pilar (lehengusina propio)
    Genaro de Gamboa Zamarripa (aitona)
    Genaro de Gamboa Rojas (en) Itzuli (osaba)
    Edurne Aguirre (amona)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
(2003 - 2008) lizentzia : kazetaritza
Escuela de Teatro de Getxo (en) Itzuli
(2007 - 2011) diplomatura : arte eszeniko, interpretazio
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Lan nabarmenak
ikusi
  • Simplicissimus (Patxo Telleria)

IMDB: nm6832330 Instagram: olatzganboa Edit the value on Wikidata

Olatz Ganboa Pilar (Getxo, Bizkaia, 1985eko urtarrilaren 2a) bizkaitar aktorea da, antzerkian eta zineman ibilitakoa.

Ehundik gora antzerki eta ikus-entzunezko produkziotan lan egin du. 2018an, aktore berri onenaren Ercilla sarirako izendatu zuten, eta 2020an, Antzerkiko Emakumezko Aktore Onenaren sarirako izendatu zuten Euskal Aktoreen Batasunaren Sarietan (Besarkada Sariak).

Bizitza

Kazetaritzan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (2003-2008). Ondoren, Arte Dramatikoko Diplomara egin zuen Getxoko Antzerki Eskolan (2007-2011). Han, Lander Otaola, Alvar Gordejuela eta Alex Ygartua aktoreekin batera ikasi zuen. Azken honekin Ay, Carmela antzeztu zuen zenbait urtetan.

Ondoren, 7 urtez, interpretazio, dantza eta kantu ikastaro ugari egin zituen, bai Espainian, bai Argentinan (Buenos Aires).

Bizitza pribatua

Gaur egun Bilbon bizi da. Mikel Losada aktorearekin bikote harremana du. Elkarrekin alaba bat dute. 2016an, berak eta Losadak Los amantes del Casco Viejo antzezlana antzeztu zuten. Etxekoak telesaila ere elkarrekin grabatu zuten, ETB1en, 2020an, COVIDaren pandemiak eragindako konfinamendu betean.

Jon Ander Ganboa abokatu eta kirol-direktiboaren alaba da, Euskadiko Futbol Federazioko (FVF-EFF) idazkari nagusia izandakoa 1993tik 2013ra. Ane Ganboa du izeko.

Filmografia

Zinea

Telebista

  • Kerman Mintzalagun Bila (2010)
  • Etxekoak (2020)
  • Itxaso (2023)

Antzerkia

Sariak

  • 2014: Biescaseko II. Antzerki Lehiaketako aktore nagusi onenaren saria jaso zuen Ay Carmela antzezlanean Carmelaren papera egiteagatik.
  • 2018: Interprete onenaren Ercilla Sarirako izendatu zuten.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Antzokia, Teatro Arriaga. «Simplicissimus Kabaret» Teatro Arriaga (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
  2. «Susa literatura - Simplicissimus» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
  3. «Itziar Lazkano: 'Lorcaren esku jakintsuak gidatu gaitu'» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
  4. (Gaztelaniaz) «Bernarda Alba en Bilbao» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
  5. (Gaztelaniaz) Correo, El. «"La casa de Bernarda Alba"» agenda.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
  6. (Gaztelaniaz) «Olatz Ganboa eta Mikel Losadak 'Alde Zaharreko maitaleak' aurkeztuko dute Arriagan» El Correo 2016-06-07 (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q47067497
  • Wd Datuak: Q47067497