Otogoien

Otogoien
 Euskal Herria
Otogoiengo eliza (eskuinean) eta bolatokia (ezkerrean).
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°53′28″N 2°48′06″W / 42.8911°N 2.8017°W / 42.8911; -2.8017
Garaiera551 m
Demografia

Otogoien (ofizialki Hueto Arriba / Oto Goien) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 551 metroko garaieran dago, hiriaren mendebaldean, Badaia eta Arratoko mendilerroek osatzen duten haran zabalean, bere bikia den Otobarren herriaren gainean. Herria Ganalto (900 m) mendira igotzeko ohiko abiapuntua da.

Otobarrenen ez bezala, Otogoienen inor ez da nekazaritzatik bizi.

Historia

Otobarren eta Otogoien herrien lehen aipamenak X. mendekoak dira. 1493. urterako bi herrixkak definiturik zeuden. Martiodako jaunen lurrak izan ziren, eta Otoen ermandadea osatu zuten. XIX. mendean Oto udalerria osatu zuten Martiodarekin, baina azkenik 1975ean Gasteizen integratu ziren.

Otogoienen jaio zen Frantzisko Ruiz de Agirre, Doradoko gobernadore eta kapitain nagusi izan zena. Herriko beste pertsona nabarmena Joan Agustin Hurtado de Mendoza da, Gaunako lehen markesa izan zena.

Demografia

Otogoiengo biztanleria

Ondarea

  • Jaiokundearen eliza erromanikoa, XIII. mendekoa: Otogoiengo elizako elementurik nabarmenenak hiru hutsuneko kanpai-horma, bataiarri landua eta erretaula nagusi barrokoa dira.
  • Goroen leizea, 2 km-ko sakonerako ibilbidea dutenak (250 m inolako espeleologiako materialaren beharrik gabe). Barnean Laña erreka jaio da, Zadorra ibaiaren adar bat. Laña errekak arroila bat sortu du zenbait tokitan: Goroen arroila.

Argazki galeria

  • Otogoieneko elizaren atzeko aldea.
    Otogoieneko elizaren atzeko aldea.
  • Elizako ataria
    Elizako ataria
  • Elizako atariko kapitelak
    Elizako atariko kapitelak
  • Elizako atariko kapitelak
    Elizako atariko kapitelak
  • Zaldiak, Otogoien inguruko mendi batean.
    Zaldiak, Otogoien inguruko mendi batean.
  • Otogoieneko bide bat.
    Otogoieneko bide bat.
  • Goroen leizea
    Goroen leizea
  • Goroen leizea
    Goroen leizea
  • Goroen arroila
    Goroen arroila
  • Goroen arroila
    Goroen arroila


Kanpo estekak

  • Jaiokundearen eliza - Bisita birtuala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q621775
  • Commonscat Multimedia: Otogoien / Hueto Arriba / Q621775

  • Wd Datuak: Q621775
  • Commonscat Multimedia: Otogoien / Hueto Arriba / Q621775


Gasteizko herriak: Otogoien

AberasturiAmaritaAndetxaAndolluArangiz • Aretxabaleta • ArgandoñaAriñizArkaiaArkautiArmentiaArtatza ForondaAskartzaAztegietaBerroztegietaBetoñu • Bolibar • Ehari • Elorriaga • ErretanaEskibelEztarroaForondaGamarraGamarragutxiaGamizGardelegi • Gaztelu • GereñaGobeuGometxaIhurreIlarratzaJungituKrispiña • Lasarte • Legarda • LermandaLopidaLubinao • Mandoia • Margarita • MartiodaMataukuMendiguren • Mendiola • Mendoza • MiñaoMiñaogutxiaMonasteriogurenOreitia • Otazu • Otobarren • Otogoien • SubillaUribarri ArratzuaUribarri DibiñaUribarri Nagusia • Villafranca • Zerio • ZuhatzuZumeltzu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa